Emaitzak kargatzen...
32 emaitza
Dokumentalak Jai Alairen historia harrigarria kontatzen du, Guillermo Amuchasteguiren biografiarekin batera. 1910ean Ondarroan jaioa, pilotari erraldoia izan zen 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetan, eta joko estiloa irauli zuen; inoizko atzelari onenen artean dago, eta, gainera, izugarri karismatikoa da frontoietatik kanpo eta frontoien barruan. Hemingway, Esther Williams, Errol Flyn edo Mario Moreno Cantinflas izan zituen lagun, Guillermok urrezko garai bat irudikatzen du, non pilotaria artistatzat hartzen zen eta halakotzat bizi zen. Bizitza abenturaz, pasadizoz eta gau zoroz betea zuen, sarritan Miamiko, Mexikoko edo Habanako frontoietan jokatutako partida batzuen ondoren hasten zirenak.
Urtarrilaren 31n izan da Xilaba Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Euskal Herriko gourmet baserrien ibilbidea Julius Bienert sukaldariaren eskutik.
AEBko zesta puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. Dokumental honek kirolari horien bizipenak jasoko ditu.
Euskal Herriko gourmet baserrien ibilbidea Julius Bienert sukaldariaren eskutik.
Erreportaje honek duela urte asko Ameriketako Estatu Batuetara joandako euskal puntistak ditu protagonista. Zesta puntaren urrezko garaia eta gainbehera gogoratzeaz gain, gaur egun daramaten bizimoduaz arituko dira.
Zesta puntaren historiak eman duen jokalari onenetariko baten, Iñaki Goikoetxearen, ibilbidea errepasatzen duen dokumentala. 27 urteko ibilbide profesionalaren ostean eta Jai Alairen ikur bilakatuta, Winter Series txapelketaren 3. edizioarekin batera erretiroa hartu duen pilotari zumaiarra ezagutzeko aukera eskainiko digu.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.
ZUZENEAN emititua. “20 urte ZURE ESKUTIK” ekimena. En Tol Sarmiento taldeak jai-giroko egun bat antolatu du adin guztientzako ekintzekin (txupinazoa, herri kirolak, erromeriak…), eta eguna amaitzeko, bira arrakastatsuaren agur-kontzertua eskaini du, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen.
Javik, bederatzi bat urteko mutikoa, hiriaren kanpoaldean dagoen etxe zahar handi batera eraman du Carlos bere laguna. Han, Javiren anaiak kontatzen dienez, pasiozko krimen bat egon zen, eta hildakoen ahotsak etxeko sotoan entzun daitezke. Etxe huts hau inguratzen duen misterioa bilaketa eta ikasketa baten hasiera da, Javiren begiradaren bidez ezezagunarekiko beldurra eta lilura erakusten duena.
Makusi Jaiaren bigarren edizioa BECen ospatu zen urriaren 11n. 10.000 lagunetik gora elkartu ziren Joseba Olagaraik aurkeztutako ikuskizunean. Bertan, Potx eta Lotx pailazoen "Lagunekin topa!" lanaz gozatu zuten Makusiko lagun guztiek.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.
Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.
"Bisonte Mastodontearen bila" atalean klan bat prest dago ehizara ateratzeko, aspalditik jomugan duten harrapakin baten bila: Bisonte-mastodontea. Airek, Astok, Satorrek, Okik eta Axerik adi-adi bidaiatzen dute beren helburuaren bila, baina garai honetan arriskuak nonahi zelatatzen dira eta ezin da errorerik txikiena ere onartu, harrapakin bihur ez daitezen.