Emaitzak kargatzen...
37 emaitza
Niklas Ekstedt sukaldari suediarrak maitasun handia dio sutan prestatutako janariari. Sei kultura desberdin bisitatuko ditu, janaria sutan nola prestatzen duten ezagutzeko eta ohitura bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko.
Sylvia espioi britainiar desilusionatua detektibe bihurtu da, eta bizitza berri bati ekin dio Italiaren bihotz ederrean. Berehala konturatu da arazoak edonora doazela ere
Kirolaren emozio guztia Radio Euskadin: zuzeneko kirol emankizunak, elkarrizketak eta erreportaiak.
Bikote bat ibai ertzean paseatzen ari den bitartean, ehiztari batzuk basoan oreinkume bat behatzen ari dira eta lagun batzuek Clavesanako dantzaria gogoratzen dute. Artista horrek Verdiren Aida operaren estreinaldian parte hartu zuen Kairon, paisaian desegiten den maitasun librearen metafora.
#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.
Nina eta bere lagun nerabeen istorioa kontatzen du. Denek sexuaren mundua ezagutu berri dute, eta nerabezaroan bizi ohi diren arazoak sentituko dituzte. Ninak arazo bat dauka: sexu-harremanak izan nahi dituenean, blokeatu egiten da. Izenburuak birjintasuna galdu aurreko bost minutuei egiten die erreferentzia. Minutu horietan da Nina urduritzen den unea. Hori konpontzeko, bere barne-mundua eta inguruan daukan errealitatea ulertu beharko ditu.
Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.
Kaxak, botilak, ontziak... bertan behera uzten ditugu kalean, dendetan edo zubi azpietan. Eta ez ditugu gehiagotan gogoratzen. Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea.
Euskal trikitixaren jatorriari buruzko film dokumentala. Bertan islatzen da 1859an Madril¿Paris trenbidearen tunelen eraikitze lanetara etorritako italiar langileetako batek ekarritako akordeoi txikia, Zumarragatik abiatuta, nola iritsi den gaur egungo euskal musikaren ikur bilakatzera.
ABAO Bilbao Operak bosgarren aldiz taularatu du "Don Pasquale", italiako azken opera bufo handia, commedia dell 'artean inspiratuta. Iruzkinik eta aurkezpenik gabeko bertsioa.
Gaur, album argitsu bat dakarkizuegu, ahots makur eta sakon bat, eta jazz elektronikoko eta souleko soinuak eskaintzen dituen banda bat. Mario Biondi abeslari italiarraren iraupen luzeko lehen diskoa da
Trikitixa ikasle talde batek Donostiatik Castelfidardo Italiako herrira egin duen bidaia du ardatz Unai Guerraren dokumental honek. Trikitixaren jaioterria ezagutu nahi dute, bertoko artisauek XIX. mendetik eskuz lantzen baitute akordeoi diatonikoa.
Euskal Herriko itzuliaren eguneko etaparen amaiera. Itzulia Basque Country
Podcast honetan Irati Jimenez idazle eta kazetariak literaturaren alderdi zehatzak proposatzen edo aipatzen ditu, horietan sakontzeko.
Otaño, euskal kulturaren ikonoa, gaur ahanzturan eroria. Emigrantearen herriminatik, eta herri zapaldu baten berpizkundetik eginiko bidaia.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
Euskal Herriko Itzuliaren kontakizuna Radio Euskadiko kirol kazetarien - Edu García, Alberto Negro, Iker Perea eta Diego Arambalza - eta adituen - Joseba Beloki, Abraham Olano eta Eneritz Iturriaga - eskutik.
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron