Emaitzak kargatzen...
32 emaitza
Mikel Santiago idazleak Euskadi astindu duten krimenei buruzko doku-realitya aurkeztuko du.
Mikel Santiago idazleak Euskadi astindu duten krimenei buruzko doku-realitya aurkeztuko du.
Idazleak bere lana fintzen lagunduko dion kidea izan ohi du gertu. Aliatu bat, bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duena: editorea.
Kirmen Uriberen sorkuntza prozesua eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremanak baliagarriak dira azaltzeko artista-belaunaldi berriek nola egiten duten lan eta zer harreman duten munduarekin, hizkuntza gutxituak abiapuntutzat hartuta. Euskaran barrenako bidaia poetiko eta bisual bat da.
GUAU plataformak euskal poeta zenbaiten antologiak eskaintzen dizkizu. Autoreek beraiek, beren poesia lanen artetik egindako aukeraketako poemak, ahots goran irakurtzen dituzte audioliburu formatuan eskainiz Euskarazko literaturarekin dugun konpromisoa areagotuz.
Apustulari baten heriotza da “Hamaseigarrenean aidanez” eleberriaren gertaera nagusia, pertsonaia eta ikuspuntu desberdinetatik kontatua; baserri giroko trajedia bat. “Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko”, Martzelina alargunaren bihozkada hori nagusitzen da hasieratik. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, emakume baten bakardade eta sufrimenduaren ikuspegi sakona biltzen du.
Carlos del Amor kazetari eta idazleak fikzioa eta errealitatea nahasten ditu bere lan berrian. Velazquezek Bartzelonako bildumagile baten eskuetan zegoen izenik gabeko emakume baten erretratua margotu zuen ala ez ikertzen duen lana. Izan ere, Carlos del Amorrek haurtzarotik Sevillako margolari handiaren bizitza birsortzeko eta erretratatutako emakumearen nortasunari buruz amets egiteko ere balio dio.
Lan bereziak Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi zenaren istorioa du ardatz. Enekak, Txillardegiren bilobak, bidaia berezi bat egingo du bere aitonaren izaera eta ibilbidea hobeto ezagutzeko.
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean kokatzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.
Bai telefonoek eta bai ispiluek ere urduritasuna sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastillak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan? Hamahiru ipuinetan zehar, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) idazleak, genero beltza nahasten du absurduarekin eta surrealismoarekin.
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala. Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
Milo izeneko bost urteko katu abenturazale bati buruzko seriea, rol-jokoak erabiltzea gustuko duena lan eta bokazioen mundu zabala arakatzeko.
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu.
Podcast honetan Irati Jimenez idazle eta kazetariak literaturaren alderdi zehatzak proposatzen edo aipatzen ditu, horietan sakontzeko.
Arantxa Iturbek Arratsean saioan egindako elkarrizketa, 2018ko azaroan. Euskadi Irratiaren artxibotik berreskuratutako saioa.
1979an Polizia Nazional batek Francis izeneko transformista bat hil zuen Errenteriako diskoteka batean. Urte batzuk geroago, gazte eta queer batek istorio hori ezagutzen du, eta Francisi gutun bat idaztea erabakitzen du. Gutun horretan, Francisen historiak eta bereak bat egiten dute.