Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen. Jendartean zein bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik gizartearen miresmena jaso zuen. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela aurkitzen duen arte.
"Popel" hitzak errautsak esan nahi du txekieraz, dokumentaleko pertsonaiak lotzen dituen funtsezko elementua, II. Mundu Gerran František Suchyk Pragan gordetako Anjel Lekuona eta beste deportatu batzuen errautsak direlako. Zerk bultzatu zituen heroi anonimo horiek nazien aginduei men ez egitera? Zergatik jarri zuten arriskuan beren bizitza jada hilda zegoen jendearen memoria gordetzeko? Beharrezkoa al dugu memoria, iragana argitu eta aurrera jarraitu ahal izateko?