Emaitzak kargatzen...
110 emaitza
Yu Nak eta Min Parkek beren biziak piztu nahi dituzte, baina ez dakite kontuak zenbateraino astinduko zaizkien: jakingo dute euren gurasoak espioi internazionalak direla, eta era susmagarrian desagertu dira!
Xabier García Ramsden kazetariak gidatutako esperimentu soziologiko berri bat da, elkarrizketara eta hausnarketara gonbidatzen duena. Astero, bi lagun afaltzera eseriko dira elkarrekin, erabat ezezagunak eta gai jakin bati buruzko iritzi guztiz kontrajarriak dituztenak. Elkarrizketen bidez, eztabaidatu, konektatu, urrundu eta hunkitu ere egingo dira. Afalorduan zehar, tablet batek galdera oso zuzenak botako dizkie, eta ez beti erosoak. Horrela, haurdunaldi subrogatuari, abortuari, eutanasiari edo ezkontza ez-monogamoari buruz zer pentsatzen duten partekatu beharko dute.
Xabier García Ramsden kazetariak gidatutako esperimentu soziologiko berri bat da, elkarrizketara eta hausnarketara gonbidatzen duena. Astero, bi lagun afaltzera eseriko dira elkarrekin, erabat ezezagunak eta gai jakin bati buruzko iritzi guztiz kontrajarriak dituztenak. Elkarrizketen bidez, eztabaidatu, konektatu, urrundu eta hunkitu ere egingo dira. Afalorduan zehar, tablet batek galdera oso zuzenak botako dizkie, eta ez beti erosoak. Horrela, haurdunaldi subrogatuari, abortuari, eutanasiari edo ezkontza ez-monogamoari buruz zer pentsatzen duten partekatu beharko dute.
Obabako (Euskal Herria) lurretara bidaia bati ekin dio Lourdes gazteak. Bideo-kamera txiki bat darama berekin, mundu horren eta hango jendearen errealitatea ezagutzeko asmoz. Miguel gazteari esker, Lourdesek bere bizitzako zatiak ezagutuko ditu: haurtzaroa, gaztaroa, galdutako ilusioak: Obabako kaleetan bere bakardadea paseatzen duen maistra gaztea, krema koloreko kartazaletan maitasun gutunak jasotzen dituen Esteban nerabea. Hala ere, beti dago ihes egiten dion zerbait, Lourdesek ulertzen ez duena. Obabako muskerren jokabide misteriotsua bezala. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.
Sebastian Richelsen polizia eta ikertzaileak sakon aztertuko ditu Danimarkako krimenen historia modernoko kasurik ospetsuenak. Saio dokumental gordin honek Danimarkako historiako kasu kriminal gaizto eta ikusgarrietako batzuk ikertzen ditu, kriminalen gogoa, pentsamenduak eta jokabidea ulertzen saiatzeko. Noiz okertu ziren gauzak? Zein faktorek eta gertakarik bihurtzen dute pertsona bat kriminal? Bestela izan zitekeen? Sebastian Richelsen polizia ohia eta kazetaria da, eta atal bakoitzean kriminal bat aukeratzen du eta beraren haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa aztertuko ditu, iturri, harreman, ingurune, kazetari eta psikologoen laguntzarekin. Horiekin guztiekin gauzak noiz okertu ziren zehazten saiatuko da, eta gaizkiak noiz bereganatu zuen haren gogoa.
Víctor Erice Karrantza Haranan (Bizkaia) jaio zen baina haurtzaroa eta gaztaroko lehen urteak Donostian eman zituen. 1961ean Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialean sartu zen, eta Zuzendaritzako espezialitatean diplomatu zen 1963an. Los desafíos filmaren atal bat zuzenduz egin zuen debuta eta filmak Zilarrezko Maskorra irabazi zuen 1969ko Donostia Zinemaldian. 1973an El espíritu de la colmena zuzendu zuen (filmaren idazleetako bat ere Erice bera izan zen, Ángel Fernández Santosekin batera), eta Donostia Zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra beretu zuen obra horri esker. Bere bigarren film luzea, El Sur, 1983ko Cannesko Sail Ofizialean aurkeztu zen, eta Chicagoko Jaialdiaren urte horretako edizioan, halaber, Urrezko Hugo Saria jaso zuen. Cerrar los ojos, Ericeren laugarren film luzea, 2023ko Canneseko zinema jaialdian aurkeztu zen.
Marrazki bizidunen bidez, Euskal pertsonaia ezberdinen deskribapenak eskaintzen dira.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Bilboko kaleetan zehar.
Haurren edukiak Makusi plataforma berrian aurkituko dituzu! Makusi plataforma digital berria segurua eta anitza da, eta mota askotariko edukiak aurkituko dituzu: marrazki bizidunak, animazioa, telesailak, pelikulak, manga serieak eta baita propio ekoiztutako saio eta fikziozko serieak ere. Gainera, edukiak erabiltzailearen adinaren araberan pertsonalizatuta erakutsiko dira.
Pintxo iratxo bihurriarekin batera, etxean ondo pasatzen eta jolasten ikasiko dugu gure planeta errespetatu eta klima-aldaketari aurre egiten diogun bitartean.
Hur iratxo txikia eta alaia da, eta bere mundu magikora bidaiatzen du jolastuz gauza berriak ikasteko. “Hur Ikasten” telesailarekin etxeetako haur txikienek haien lehenengo urratsak emango dituzte oinarrizko ikasketetan era oso xamur eta dibertigarri batean.
E"uskal Herria eraikitzen" sailak Euskal Herriko eraikin zibil eta erlijioso enblematikoei buruzko animazioak biltzen ditu, estilo erromanikotik hasi eta barrokoraino. Modu didaktikoan, estilo bakoitzeko elementu arkitektoniko garrantzitsuenak nabarmentzen dira.
Ipuin tradizional honetan, musikaren eta txotxongilo argitsuen laguntzarekin, haurrek orkestra bat osatzen duten instrumentuak ezagutu ahal izango dituzte. Istorioan, Pedro ume adimentsu eta ausartak, otsoa ehizatzeko gai izango denak, besteak eta talde-lana errespetatzearen garrantzia erakutsiko digu. Horretarako, ikuskizunean une dramatiko desberdinak tartekatuko dira, batzuk suspensezkoak eta beste batzuk umoretsuak. Gainera, giro magikoak amestera eta imajinatzera gonbidatuko gaitu, hitzen, musikaren eta formen bitartez.
Liz iratxoak errezeta, esperimentu eta eskulan pila bat egiten irakatsiko digu, eta dena material birziklatua erabiliz!
"Iratxoen kantu sekretuak" haurrentzako marrazki bizidunen espazio musikal bat da, non basoko iratxoek naturarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten gaiei buruz abesten duten. Haurrentzako abestiak eta euskara batzen dituen lekua, balioetan hezteko. Dena erritmo bizian! Iratxoekin batera abestu eta dantzatu nahi duzu?
Elkarrizketak, lehiaketak, bitxikeriak, trikimailuak, dantzak, musika zuzenean eta askoz gehiago izango ditugu gaztetxoei zuzendutako saio honetan.
Bilbon ospatutako Makusiren gabon festan Potx eta Lotx pailazoek, Xabi Sound eta Izaskunekin batera, hainbat gorabehera eta abentura ekarriko dizkigute oholtzara. Izan ere, Potx eta Lotx pailazoek Gabonetako festa egin behar dute, eta MAKUSI unibertsoko gainontzeko partaideei laguntza eskatuko diete: "Power Up", "Go!azen", "Kalaxka" eta "Irabazi Arte" telesailetako pertsonaiek hartuko dute parte, baita "Ztanda" saioko partaideek ere. Ohi legez, umorea, musika eta dantza ez dira faltako, oraingoan, gabon giroan murgilduta.