Emaitzak kargatzen...
121 emaitza
Pintxo iratxo bihurriarekin batera, etxean ondo pasatzen eta jolasten ikasiko dugu gure planeta errespetatu eta klima-aldaketari aurre egiten diogun bitartean.
Hur iratxo txikia eta alaia da, eta bere mundu magikora bidaiatzen du jolastuz gauza berriak ikasteko. “Hur Ikasten” telesailarekin etxeetako haur txikienek haien lehenengo urratsak emango dituzte oinarrizko ikasketetan era oso xamur eta dibertigarri batean.
Liz iratxoak errezeta, esperimentu eta eskulan pila bat egiten irakatsiko digu, eta dena material birziklatua erabiliz!
"Iratxoen kantu sekretuak" haurrentzako marrazki bizidunen espazio musikal bat da, non basoko iratxoek naturarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten gaiei buruz abesten duten. Haurrentzako abestiak eta euskara batzen dituen lekua, balioetan hezteko. Dena erritmo bizian! Iratxoekin batera abestu eta dantzatu nahi duzu?
Aspaldi, oso urrun dagoen hiri batean... Shin chanen etxean ur termalen iturburu bat agertzen da, Roña Doktore beldurgarria buru duten Yuzameko Inperioaren eta uren arteko aliantzaren arteko gerra luze baten emaitza zehaztu dezakeena. Zer gertatzen den oso ondo ulertu gabe, Nohara familia abentura handi batean murgiltzen da etxera itzultzea lortzeko. Shin chan izango ote da inperioaren tiraniarekin amaitu eta bainuetxeen munduari bakea itzuliko diona?
Galdutako bolak botere handiko objektuak dira, eta, bilduz gero, kaosa sor dezakete munduan. Bi talde aurkarik bolen kontrola lortu nahi dute. Lehenengoek Gaiztoari hel egin nahi diote, eta bigarrenek, berriz, gaizkia alde guztietatik zabaltzea ekidin nahi dute. Kasualitatez, boletako bat Shin chanen eskuetara iristen da, eta, horren ondorioz, bere familiak punteria txarra duen polizia-ikasle batekin bat egin behar izaten du.
Cleopatra, Egiptoko erreginak Asterix eta Obelixen laguntza beharko du egipziarrek erromatarrek baino hobeto eraikitzen dakitela erakusteko.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonista, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
Nohara familiak aurre egin beharko die gizakien munduan nagusi den oreka eta bakearen zain dauden munstro askori. Froga honek Shin chanen justizia egarria pizten du, bere heroi maiteenak imitatu nahi baititu: Ultraheroia, Txerritxo Ausarta eta Super Robota.
Nohara familia bete-betean lurreratu zen XVIII. mendean, arte martzialak ezagutzen zituzten pertsonaiez betetako Japoniako eremu batean. Shin chanek Fubukimaru ezagutzen du. Borrokalari aditua da bera, eta bere mendira itzuli ahal izateko lagundu beharko dio.
"XX. mendeko parkea" izugarria da; gainera, helduek beren bizitzako unerik zoriontsuenak berreskuratzeko lekurik aproposena da. Sortzaileak, Ken eta Chako, duela hamarkada batzuetako bizimoduak berreraikitzen saiatzen diren bi nostalgiko dira. Horretarako, substantzia bat sortu dute: helduak hipnotizatzen ditu eta joan den mendea birsortzen duen hiri batera erakartzen ditu. Kasukabeko armadak, Shin chan buru duela, misio berri bati ekingo dio: zer gertatzen ari den jakitea eta helduak bueltan ekartzea. Abenturan zehar arriskuak, egoera zoroak eta ekintza frenetikoa izango dituzte zain.
Noharatarrei ahogozoa egiten zaie gaueko festan pentsatuz: kalitate oneneko txuletoiak erosi dituzte afari berezi batez gozatzeko. Baina azkar deskubritzen dute zoriontasunak ez duela betiko irauten, arrotz bat, otordua baino lehen beren etxean sartzen dena, amesgaiztorik okerrenaren eragile bihurtzen denean: Noharatarrak kriminalak dira! "Urrezko Ahotsa" erakunde sekretuak, gaiztorik bitxienak buru, albiste faltsu bat zabaldu du: Shin chan eta bere familia justiziatik ihesi doazela. Ultraheroiak ere delitu faltsuak leporatzen dizkie! Ez zaie beste erremediorik gelditzen, beren gaitz guztien jatorria aurkitzeko kalera abiatzea baizik.
Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dira, ahoz aho, Pernando Amezketarraren esaera, asmakizun eta gertakizunak. Orain, marrazki bizidunetan ikusiko ditugu gipuzkoar ezagun horren abenturak eta umorezko pasadizoak.
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak.
Eguberri bezpera da haurtzaindegian eta Timmy eta bere lagunak oso pozik daude! Hain pozik ez direla konturatu kanpoan izugarrizko elur ekaitza dagoela.
Shinnosuke eta bere lagunak elkarren atzetik jolasten dira Kasukabe hiri osoan zehar, jakin gabe handik gutxira pelikula abentura bat biziko dutela. Lagun taldearen jakin-minak zinema zahar baten barnera eramaten ditu: Kasukabe Odeonera, non denboran eta espazioan bidaiatuko duten.
Elurrek zulo bat egin du Noharatarren lorategian eta Shin chanek kutxa zahar bat aurkitu du bertan. Kutxa magikoaren eraginez, Shinnosuke XVI. mendera joango da eta garai hartako klanen arteko borroketan hartuko du parte, benetako samuraiek bezala.
Estralurtarren armada batek inbaditu nahi gaitu. Gizateria menperatu eta mundu guztia berdin jantzi nahi dute: emakume-bainujantziarekin! Itxaropen bakarra Ultraheroia da, telebistako pertsonaia ospetsua, errealitate paralelo bateko superheroia. Arazoa da bere boterearen iturria galdu duela eta Shin chan imitaezinaz fidatu beharko dela arazoak konpontzeko.
Shin chan eta bere lagunak irakasleak eta ikaskideak ohi baino arraroago jokatzen dutela konturatzen direnean hasten da dena. Ikertzen hasten direnean, Kasukabe hiria klonez betetzen ari dela ondorioztatzen dute. Izaki bat bestearen berdin-berdina agertzen da, eta inork saihestu ezin duenez, benetakoa erabat desagertzen da. Klon hauei buruz dakiten gauza bakarra da dantzatzea gustatzen zaiela, besterik gabe... samba! Datu horrek inguruko zein pertsona ez diren benetakoak asmatzen laguntzen die; izan ere, behin musika entzuten denean, ezin diote eskeletoa mugitzeari utzi!