Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Gaztelako goi-lautadako lekuren batean artzain batek Titicacara joatearekin amets egiten du, erretiratutako musika-bikote batek bere urrezko garaia gogoratzen du, bi neskatila zorterik gabe pokemon bila dabiltza eta aitona batek herriko etxe hutsak zenbatzen ditu, lotan geratzeko. Film kartografiko honetako pertsonaiek landa-mundu baten kontakizuna erakusten dute, eta landa-mundu horren antzinako kultura desagertu egiten da denboran. Begirada poliedriko baten bidez, malenkoniatik umorera doan paisaia emozional batean mugitzen gara.
Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!
Leonardo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.