Emaitzak kargatzen...
252 emaitza
Hobeto bizitzeko lagungarri izan daitezkeen testigantzak, proiektuak eta gogoetak eskaintzea du helburu Maialen Oterminek gidatutako saioak.
"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.
Irtenbide lokalak, arazo globalei aurre egiteko. Esperantza pizten duten proiektuak, testigantzak eta istorioak topatuko dituzu hemen. Nagore Telleriaren erreportaje saila.
Gazteak dira gehien bakarrik sentitzen direnak. Hiperkonektatutako mundu batean, zaila da pentsatzea nahi gabeko bakardadeak oraindik 30 urte ez dituzten gazteengan min egin duenik. Egoera horrek antsietatea edo depresioa bezalako arazoak izatera eraman ditzake. Toussain Deguenon, Elsa Mute eta Alain Velasco Braulio Gomez Deustuko Unibertsitateko soziologoarekin mintzatu dira. Interneten desatseginak gara? Beti minduta al gaude? Ziortza Karranza psikologoarekin hitz egin dugu.
18. jardunaldiko partida, Gazteak Ohorezko maila-ko txapelketakoa, Athletic Club eta Danok Bat artean jokatutakoa, 2026/01/31n.
Musikaren Eguna ospatzeko festa handia prestatu du Gazteak! Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sorta izango da Donostiako Tabakaleran. Euskal musikariak omenduko ditugu eta gure sortzaileek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango dugu!
COVID-19 malapartatuak mundu osoa astindu duen garaian kokatzen gaitu Jasone Osorok idatzitako testuak.
Nafarroako Altsasu herri txikiko zortzi gazte, ia ezagutzen ez direnak, halabeharrak lotuta ikusiko dituzte beren patuak. Zerbitzutik kanpo zeuden bi guardia zibilekin izandako borroka baten ondoren, zortzi gazteak espetxeratuta eta terrorismoaz akusatuta amaitu zuten. Altsasuko zortzi gazteen benetako historian inspiratua.
Rozalen eta Zea Mays taldea dira 'Kabian' Gaztearen proiektu berriaren estreinaldiko protagonistak. Orozkoko Artiñano etxea landetxean bilduta, Gazteak erronka bat luzatu die biei: elkarrekin kantu bat osatu eta interpretatzea, Rozalen eta Aiora Renteriaren ahotsak elkartuz.
Udako kanpaleku baten azken gauean, nerabe talde bat basoan desagertu da. Haiekin dagoen begiralea Mai da, neska karismatikoa bezain gorabeheratsua. Erreskate taldeak gazteak salbatu nahian ari diren bitartean, haien udaren berri izango dugu: ametsak, desirak, maitasuna, autoezagutza, osasun mentala, drogak...
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Basakabiko ia lagun talde osoa eraman du asteburu pasa oraingoan Jasone Osorok audioliburu egindako testuan.
Osasuntsuak ez diren bikote harremanak biltzen ditu Jasone Osorok audioliburu honetan.
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
"Zutunik" taberna zuloetako "stand up"a da. Euskal umoregile zenbaiten ekarpena da, Karkar ekimenarekin batera sortua. Antton Telleria gidari, umoregile zenbaiti tartea utzi zaie, beraiek umorezko emankizuna egiten duten artean, zu, taberna zuloan bezala senti zaitezen podcast honen bidez.
Udako egunsentia. Donostiar gazte bat Haizearen Orrazira doa. Gogora ekartzen du Eduardo Chillida eskultore zaharra, txikitatik bertara joaten zena. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren nortasun-ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari eta haren bila joango dela zin egiten du.