Emaitzak kargatzen...
19 emaitza
Kimikoen erabileraren ondorioz nerabezaro aurreko adinera itzuli den detektibe baten kasuak.
Caroline eta François polizia dinastia batetik datoz. Anai-arrebak badira ere, ezohiko detektibe bikotea osatzen dute.
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.
Touré Bilbon bizi den etorkin ginearra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. Bere trebetasunak, intuizioak eta umore-sen bereziak Ertzaintzaren konfiantza bereganatzera eramaten dute. Baina droga eta giza trafiko sare konplexu batean ere sartuko da, bere bizitza eta bere alabarena arriskuan jarriko dituena.
Maria Kallio telesailak detektibe gazte bat jarraitzen du. Zuzenbide-ikasketak amaitzear dagoela, onartu egin du Helsinkitik gertu dagoen hilketa-unitate bateko buru izatea. Hasiera batean poliziaren lanetik urruntzeko asmoa bazuen ere, Maria hainbat kasu konplexutan murgildu da: prostituzioarekin, estremismo nazionalistarekin, espiritualtasun sektarioarekin eta sexu-trafikoarekin lotutako krimenak. Kasu horiek konpondu ahala, erronka pertsonalei ere aurre egiten die, bere etika profesionala bizitza pribatuarekin orekatzen saiatuz. Leena Lehtolainen idazlearen eleberrietan oinarritutako telesailak begirada errealista eta kritikoa eskaintzen dio Finlandiako gizarte garaikideari.
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!
Inoiz baino gehiago dago jokoan Gadget inspektorearentzat, Maddie ilobarentzat eta Brain txakur leialarentzat. Gaitzar doktorea eta Talon iloba garaitu ahal izango dituzte? Edo Madkatuk irabaziko du azkenean? Bi aldeak garaile ateratzeko inoiz baino ausartago daude. Baita Gadget inspektorea ere, nahiz eta oraindik ideiarik ez izan.
Benedikt Beissl eta Jerry Paulsen detektibeak Bavariako Alpeetara itzuliko dira bertan emango diren krimenak ikertzeko asmoz. Inguru idilikoa da, baina arriskutsu ere.
Kondaira, mito, artisautza tradizional eta teknologia modernoen atze-oihala erabiliz, Winkler eta Szabo detektibeek eta Bergelt basozainak meatze-eremuko hilketa-kasuak argituko dituzte.
Max Höfel ikaslea lur jota dago, eta Fuchs eta Kilali detektibeengana jo du. Leonie neska-laguna istripuz hil da, eta poliziak dio ihes egindako auto batek harrapatu duela. Maxek, ordea, hil egin dutela uste du, eta egilea aurkitzeko eskatu die detektibeei.
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
1965ean girotua, Endeavour Morsek Oxfordeko Krimen eta Ikerketa Sailean polizia-agente gisa garatu zuen ibilbide goiztiarrean zentratzen da telesaila. Graduatu gabe unibertsitatetik alde egin zuen eta garai hartan bere nortasun bereziaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenak ziren jada.
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
Doraemon katu kosmikoa XXII. mendeko katu-robota da. Bere zeregin nagusia Nobita zaintzea da. Izan ere, Nobita alfer samarra eta ikasle txarra da, eta beti ibiltzen da laguntza eske Doraemonek bere patrika magikoko tresnaren bat atera dezan.
Donostiara ikastera edo lanera etorri diren hamar gazteren gorabeherak dakartza telesaila honek.