Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Beirut kanpoaldean, amets handiak dituzte Lilasek eta haren metal bandako kide diren Shery, Maya, Alma eta Tatyanak, baina aukera gutxi dituzte. Banda Erresuma Batuko musika-jaialdi batean agertu ondoren, espero zuten bizi-aldaketa ez da ematen eta Lilas etxera itzuli da, Libanora, kolapsoaren ertzean.
Einer Gilkyson, galera batek jotako gizona, eta bere laguntzaile eta lagun onena, Mitch Bradley, 40 urte daramatzate elkarrekin bizitzen eta lan egiten Wyomingeko ipar-mendebaldeko arrantxo batean.
AMERIKANUAK dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz “Txapo” edo Juan Juaristiren “Parrillas” oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.
NEXT GOAL WINS itxuraz gaindiezinak diren ezbeharren aurrean itxaropenak duen botereari buruzko istorio inspiratzailea da, eta bizitzan irabazle izateak benetan esan nahi duenari buruzko ikasgai praktikoa.
Telesail hau ehunka urte elkarrekin bizitzen daramaten lau banpiroren eguneroko bizitzari buruzkoa da. Euren lider ilunaren bisita jasotzean, duela mende bat New Yorkera iritsi izanaren helburua zein den gogoraraziko zaie.
Julesek urteak daramatza mutil berarekin. Beraz, harreman hori bat-batean bukatzen denean, ez daki nora jo. Galdutako lagunengana gerturatu, eta lezio garrantzitsu bat ikasiko du: emakumeen arteko aliantzak ezinbestekoak dira zauriak sendatu eta berriro norbera sentitzeko.
Tennesseeko neurozientziaren ikerketa-zentro batean 300 pertsona desagertu dira, eta Lia Haddock kazetari estatubatuarrak misterioa argitzen saiatuko da.