Emaitzak kargatzen...
116 emaitza
Maya erleak eta bere lagunik onenak, Willik, inurri printzesa bat erreskatatuko dute eta intsektuen arteko borroka epiko batean murgilduko dira, mundu ezezagunetara eramango dituena eta haien adiskidetasuna frogatuko duena.
Oso gauza arraroak gertatzen ari dira basoan! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurriek bizilagunak izutzen dituzte eta laku batek gainezka egin du gure basoko lagunen etxerantz. Kastore megalomano baten lana ote? Azerik eta Erbik jakin egin nahi dute. Hontza aurkitu beharko dute, beren lagunik onena, eta etxeak salbatzeko modu bat. Horrek guztiak haien adiskidetasuna proban jarriko du.
Uda berri bat Basakabin. Aurten, Zuri eta Maitane dira begiraleak, baina ezusteko baten ondorioz, ordezko zuzendariak izango dira. Berehala etorriko dira arazoak: Bosko ikasle pijoa jasanezina da, bi ikasle elkar joka hasiko dira, okupa bat sartuko da, eta okerrena, etsaia kolatu zaie Basakabin. Misterioa, maitasuna, adiskidetasuna... Eta dena, euskal musikaz zipriztinduta. 1, 2, 3, 4, Go!azen!
Elkarren lagun minak dira Raven eta Pinky. Sable-hortz kapitainaren (zazpi itsasoetako erregearen) agindupean ibiltzen dira. Baina haien arteko adiskidetasuna proban jarriko da Sibylla maltzurrak, Grel-eko kondesak, piraten ontziari eraso egin, brankako maskaroi baliotsua lapurtu eta Pinky bahitu duenean. Harrapaketa-ekintza hutsa dirudiena, benetan, asmo handiagoko plan baten lehen urratsa da: Sable-hortz kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina bihurtzea. Lagunaren eta haren etxearen etorkizuna jokoan dagoela, Raven kapitainarekin eta tripulazioarekin elkartu da bidaia epiko eta fantastiko batean, kondesaren planak zapuzteko.
Timmyren eta haurtzaindegiko lagunen lehen txangoa da hondartzara. Egun zoragarria pasako dute, hondar-gazteluekin, igerilekuekin, bainuekin eta maskorrekin. Baina, halako batean, Timmyren peluxe maitea eta Bumpy polizoia itsasoak irentsiko ditu txalupa batean. Timmy ausartak salbatuko al ditu?
Gabon garaia heldu da eta Timmy eta lagunak irrikaz daude. Eguberri egunaren bezpera denez, Timmy eta lagunak pozez eta lanez gainezka daude apaingarriak eta Gabonetako zuhaitza ipintzen.
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.
Axel Baraboo hiriko gazte zalapartaria da. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du Jono bere lagun lotsatiarekin batera.
Familia ez ohiko baten abenturak. Mutil bat, neska bat, txakur bat, katu bat, sagu bat eta...gazta zati bat dira familia berezi horretako kideak. Zer okertu daiteke?
Eguberri bezpera da haurtzaindegian eta Timmy eta bere lagunak oso pozik daude! Hain pozik ez direla konturatu kanpoan izugarrizko elur ekaitza dagoela.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.
Charlie eta Pierce bi haur gerlari dira eta Que espirituarekin batera, Helsing munstro zaharra ordezkatzeko beharrezkoak diren trebetasunak menperatzen ikasten dute. Haien botererik handiena etxeko lanak egitean datza, eta horiekin euren etsairik haundiena menperatzea lortzen dute. Horrek era guztietako abenturak izatera eramatzen ditu, non euren fikzio genero gogokoenetako istorioak eta unibertsoak nahasten diren.
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.
Ritak 4 urte ditu eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko marrazki bizidunen saio koloretsua.
Lau Ninja Dortoken abenturak. Leonardo, Raphael, Donatello eta Michelangelo lau dortoka mutante dira. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta anaia modukoa den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio.
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!
Hontza Jaunak, bere zuhaitzean eserita, goizero irakurtzen du "Fabulandiako kronikak", bertako egunkaria. Fabulandian gertatzen diren istorio zoragarriak eta, batez ere, bertako askotariko biztanleen ezbeharrak, eztabaidak, bizipenak eta emozioak kontatzen dira bertan.