Emaitzak kargatzen...
90 emaitza
Euskal Herriko 50 gaztek bat egin dute esperimenturik dibertigarrienean: bata-bestearen ezkutuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute “speed dating” batean. Hamar minutu izango dituzte elkar ezagutzeko eta, spoilerrak gustukoak ez direnean, botoia sakatu eta parekoa kanporatu dezakete, zita berri bati hasiera emanez: zenbat match lortuko dituzte?
Astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituen umore saioa. Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar ikusiko ditugu.
Abentura bat baino askoz gehiago da EuskarAbentura. Bidaia bat euskararen koloreetan, doinuetan, melodietan. Zazpi lurraldetan barrenako bidaia bat. Barrura begirako bidaia bat. Euskal Herriko 126 gazteri bizitza aldatuko dien bidaia bat. Euskara eta euskal kultura erdigunean, gure txoko berezienetan murgilduko gara.
Etorkizuneko gizartea sortu, berritu eta amesten duten pertsonek biharko Bizkaiari forma ematen ari zaizkion ideia, erronka eta konponbideetan sakontzen dute. Elkarrizketa-serie dokumental honek hunkitu eta inspiratu egiten du, gure lurraldeak etorkizun jasangarriago, inklusiboago eta gizatiarragoaren bidean dituen erronka ekonomiko, sozial eta kultural nagusiei heltzeko. Bizkaia, gaur hasten da etorkizuna.
Twin Melody ahizpa biki ezagunek gai askoren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dute “A ze parea” bilduman. Musika, zinema, erronkak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.
Hogei urte eta gero BT taldetik pasa diren abeslariek kontzertu berezi bat egin dute. Aurkezleak Nerea Alias eta Joseba Olagarai dira, eta oholtza gainean BT taldeko 4 disken errepaso bat egingo dugu. Abesti mitikoenak entzungo ditugu gure platoan eta sorpresa askoren lekuko ere izango gara.
Nerea Aliasek hainbat emakume ezagunei egindako elkarrizketak haien bizitzari buruz.
Telebista joko-errealitate eta kultur saioaren arteko mus emankizuna. Atal bakoitzeko, bi bikote elkarren aurka borrokatzen dira, jokaldi bakoitzak saio bat osatzen duelarik. Sari ekonomikoa, bikote bakoitzak hautatu duen proiektu kultural edo solidario batendako izanen da.
Jacek sukaldaritzako kritikaria da, eta telebista herrikoietako janari-programak sortzen ditu. Varsoviako jatetxe gogokoenetariko bat krisian dago. Bera, intelektual bat da, zirkulu artistikoetan mugitzen dena.
Beirut kanpoaldean, amets handiak dituzte Lilasek eta haren metal bandako kide diren Shery, Maya, Alma eta Tatyanak, baina aukera gutxi dituzte. Banda Erresuma Batuko musika-jaialdi batean agertu ondoren, espero zuten bizi-aldaketa ez da ematen eta Lilas etxera itzuli da, Libanora, kolapsoaren ertzean.
Iban Garciak eta bere amak, Maite Azpiazuk, Ile-apaindegi berria zabaldu berri dute, “Iban & Maite Beauty”. Bertatik Euskal Herriko pertsonarik ezagunenak pasatuko dira eta look aldaketa ikusgarriak egingo dizkiete.
Algaraka Euskal Herriko bakarrizketa lehiaketa da, hiru kanporaketarekin eta finalarekin.
Mai tatuatzaile profesionala da eta helburu argi batekin ekin dio erronka berri honi: sukaldaritzaren eta tatuajeen munduak elkartzea. Atal bakoitzean sukaldari banarekin elkartu eta harekin truke bat egiteko asmoa du. Sukaldariak plater berezi bat kozinatu beharko dio Mairi eta honek trukean tatuaje baterako diseinua prestatu.
"Erreserban" izenburupean bideo-podcast-a kaleratuko dugu EL CONQUIS saiotik. 15-20 minutuko iraupena izango duen bideo-podcast honetan, saiotik pasa diren partaideak izango dira protagonistak. Astero kanporatua izan den partaideari elkarrizketa egingo zaio kotxe baten barruan eta horretarako, bere herrira hurbilduko gara kotxearekin. Edukiaren aldetik, elkarrizketaz gain, "El Conquis" jokua egingo dugu non gonbidatuak galderak erantzun beharko ditu. Hortaz gain, karaoke atala ere izango dugu.
Iker Galartzak duela sei urte sortutako lehen euskal zirku ibiltariaren ikuspegi zehatza emango digu, Sua Enparantza aktore eta dantzariaren esperientziaren bitartez.
Euskal umoregintzaren plazak indar handia hartu du azken urte hauetan; batez ere, stand-up comedy genero eta espresioan. Umoregintzaren susperraldi horren eredu izan dira azken urteotan gihartu diren bakarrizketagileak eta genero honetan diharduten zenbait umoregile abiatzeko plaza eta eszenak (Lizardi eta Egin Kar Kar, esaterako). Altxa Komediak, azken boladan Euskal Herriko umoregileek ondutako uzta dakarkizu. Punta-puntako kartela, stand-up comedy euskaldunaren trebezia irrikagarria, gozamen huts bihurtzeko asmoz.
Lehiaketa basati eta barregarria, Miren Nogalesek eta Iker Galartzak aurkeztuta. 100 lagun hasiko dira lehian, eta astero tankera guztietako probak gainditu ostean, bukaerara iristen denak 10.000 euroko saria irabaziko du.
Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako talent show honetan, 13 lehiakidek hartuko dute parte, eta garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Hiru adituk epaituko dute euren lana, eta irabazleak 15.000 euroko saria eskuratuko du.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu dutenak. Atal bakoitzean gure sukaldeko ezinbesteko plater bat prestatuko dugu: bakailaoa pil pilean, marmitakoa, txangurroa donostiar erara, porrupatatak, besteak beste, postre tradizionalenak ahaztu gabe, adibidez; intxaursaltsa, goxua, Euskal pastela, etab.
Xabier García Ramsden kazetariak gidatutako esperimentu soziologiko berri bat da, elkarrizketara eta hausnarketara gonbidatzen duena. Astero, bi lagun afaltzera eseriko dira elkarrekin, erabat ezezagunak eta gai jakin bati buruzko iritzi guztiz kontrajarriak dituztenak. Elkarrizketen bidez, eztabaidatu, konektatu, urrundu eta hunkitu ere egingo dira. Afalorduan zehar, tablet batek galdera oso zuzenak botako dizkie, eta ez beti erosoak. Horrela, haurdunaldi subrogatuari, abortuari, eutanasiari edo ezkontza ez-monogamoari buruz zer pentsatzen duten partekatu beharko dute.