Emaitzak kargatzen...
92 emaitza
Eider Hurtadoren taldeak hainbat gairen atzean zer dagoen jakin nahi du, eta sor daitezkeen adar guztiak ikertzeari utziko dio.
Errege Kopako programa bereziak. Bilduma honek Athleticen eta Realaren arteko finalerdiei —joanekoa eta itzulikoa— eta Kopako finalari eskainitako saioak jasotzen ditu. Atarikoak, partidaren jarraipena, ondorengo analisia, elkarrizketak eta erreportajeak biltzen dira.
Donald Trump Etxe Zurira itzuli zenetik, munduko taula geopolitikoa irauli egin da. Hala, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko buruak zuzenduta, munduko bi potentzia nagusien arteko lehia ardatz du saio berezi hoinek.
Mikel Ugaldek aurkeztutako saioa, astez aste Legebiltzarraren jarduna laburbiltzen duena.
Emilio Olabarriaren iritzi eta hausnarketak.
Jorge Intxaurbe arkitektoa da eta Palacio Álava-Eskibel jauregiko bizilaguna, eraikin hau Hispania Nostraren zerrenda gorrian dago eta duela urte batzuk sare batez estali zuten. Auzoak ur-filtrazioegatik kezkaturik daude, eta gabezien artean eraikin nagusiko estalkia nabarmentzen da. Eraikinaren jabea Tangerreko udala da eta 453.000 euro inguruko zorra du, konponketa-aginduak behin eta berriz ez betetzeagatik.
Leon XIV.a Aita Santu aukeratu ondoren, Rabateko artzapezpiku eta kardinal hautesleak, Cristobal Lopezek, ekintza humano-jainkotiartzat jo du Aita Santua aukeratzea. Frantziskoren ildoarekin jarraituko duela uste du, baina bere arrastoa argi utzita.
Ostegunean ezagutuko den inflazio-datuaren araberakoa izango da Erreserba Federalaren erabakia, Trump-ek interes tipoak jeisteko eskatu arren. Aste honetan apaltzen has liteke Merkatuetan dagoen ezegonkortasa, baina ikusteko dago Trump-ek ze neurri hartzen dituen.
¡Estatu Batuek ezarritako muga zergei Txinak emandako erantzunak talka ekonomikora eramango ditu bi estaduak. Burtsen beherakadak jarraitzen badu atzeraldiaren atarian geundeke.
Imanol Landeta, Basque Trade and Investment, Nazioarteko Euskal Agentziako programa eta zerbitzu zuzendaria: Trumpen erabakiek Estatu Batuei beraiei ere kalte egingo diete eta Europak erantzun irmo eta proportzionala eman behar du. Zentzu horretan ohartarazi du muga-zergen jokoan sartzea ez dela ideiarik onena.
J.D. Vanceren bisitarekin Groenlandia bereganatzeko plana aurrera doala erakutsi nahi du Trum-ek.
Autogintza sektoreak Euskal Herriko industrian duen pisua kontutan izanda, Trump-en neurriek eragina izango dute gurean. Ikusteko dago azkenean zenbatekoa izango den.
Duela bost urte sortu zen NOVAUT, Arabako enpresa bat, zehazki marketplace bat, ordezko pieza kritikoetan eta osagai industrialetan espezializatua. Jundizen du egoitza, eta duela gutxi lekualdatu da, BIC Araban lehen etapa bat egin ondoren. David Ibañez ingeniari elektroniko gasteiztarrak gidatuta, Gasteizen, automatizazio industrialeko 800.000 produktu baino gehiago eskaintzen dizkie 90 herrialdetako bezeroei. "Hazten jarraitu nahi dugu, honaino iristea ahalbidetu digun asmoa eta sustraitzea galdu gabe", nabarmendu du konpainiaren CEOak Made in Basque Countryko mikrofonoetan.
Frantzia beti saiatu da bere arma nuklearrak Europaren ezkutua izan daitezen, kostuak ere Europarenak izateko.
Kultura solidarioak edozein arlotatik bizitzarekin dugun konpromisoarekin du zerikusia, gizartearen lana eta jarrera da; gai honi buruz hitz egin dugu Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko Txato Arcerekin. "Anora"k Oscar sarietan lortutako garaipenak lurralde honetan egiten den zinema independientera hurbiltzen gaitu eta ikus-entzunezko proiektu bat aurrera ateratzeko zailtasunetaz, Katixa de Silvarekin aritu gara. Gainera, José Miguel Jimeno Mateo margolaria gogoan dugu eta ARCOra hurbildu gara.
Maite Gartzia Podemo-Ahal Duguko kideak dio, emaitzak ikusita, baldintza hauetan ezin dutela aurkeztutako akordioa babestu. Izan ere, abstentziora jo dutenek ere ez dute babesik eman. Datozen urtetako fiskalitateaz ari gara eta akordio esanguratsua dela uste du.
Oionen egoitza duen Rob Jor Industrias enpresa arabarrak, 1966tik, manikura eta pedikurarako tresnak egiten ditu, eta "rara avis" bat da Asiako ekonomiak nagusi diren sektore batean. Javier Gracia egungo gerentea eta Juan Carlos Castroviejo konpainiako zuzendaria "Made in Basque Country" saioko mikrofonoetatik pasatu dira, enpresa berezi honen historia errepasatzeko.
Bost urte bete dira lehen Covid kasuak Araban agertu zirenetik. Alain Velasco, Elsa Mute eta Toussain Deguenon eurentzat suposatu zuenari buruz jardun dira eta pandemiaren ondoren mundua aldatu ote den baloratu dute. Inauterietako ostiralak asteburu berezi bati ateak irekitzen dizkio, non egunak eta gauak magiko bihurtzen diren. Egia esatea gehiegi baloratuta dago? Hauek dira Gazteen Elkarrizketak saioko gaiak, Estefi psikologoa lagun dugula.
David Fulgueral Long Covid Euskal Herria elkarteko kidea eta Basurtuko erietxeko Covid iraunkorreko unitateko pazientea: Diagnostikoa ez izateak zaildu egiten du ezgaitasun aitortza lortzea. Arreta falta sentitu dugu.
Horrelako erasoak jasan dituztenentzat arnasgunea da sententzia, beste erasotu askoren erreparaziorako lagungarri.
Udal elkarrizketak atala emisio baxuko eremuetara hurbiltzen da gaur. Eremu mugatu horietan ibilgailuen sarbidean, zirkulazioan eta entretenimenduan zenbait muga aplikatzen dira, airearen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ordenantza horrek 27 alegazio jaso ditu, eta, aurreikuspenen arabera, martxoan onartuko da Udalbatzan, Tokiko Gobernu Batzarretik eta dagokion batzordetik igaro ondoren. Gainera, Elkarrizketak babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen problematikara hurbiltzen da, baita udal-zerbitzuetan laguntza jasotzeko dituzten aukeretara ere.