
Atalak
1. Estilo kontua
2025/10/28 · 43 minutu
1937an, Espainian arrakasta izan ondoren, Cristóbal Balenciagak goi-joskintzako bere lehen bilduma aurkeztuko du Parisen. Dena dela, hasiera uste baino zailagoa da: kritikak epelak dira eta enkargu gutxi daude. Cristóbal beldur da, Nicolás eta Virgilia Bizkarrondo bazkideek beren diru guztia inbertitu baitute enpresan. Zalantzak ditu, diseinatzaile izateko talenturik ba ote duen eta Parisko goi-mailako joskintzako etxeen mailan ote dagoen. Bere estilo berezia zehaztu beharra dauka.
Cristóbal Balenciaga
Cristóbal Balenciagak goi-mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztu du Parisen. Atzean utzi ditu Madrilgo eta Donostiako tailer arrakastatsuak, non Espainiako elitea eta aristokrazia janzten zituen. Nolanahi ere, Espainian puri-purian zeuden diseinuek ez dute balio Paris sofistikatuan. Bertan, Chanel, Dior eta Givenchy dira nagusi. Bere bizitzako alderdi guztiak kontrolatu nahian, Balenciagak bere estiloa definituko du eta inoizko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtuko da.