1. Berriro elkarrekin

Atalak

1. Berriro elkarrekin

2023/04/19 · 50 minutu

Jose Lontxok, Idoiak eta Jaionek berriro topo egiten dute, pisua partekatu eta hogei urte geroago. Nahiz eta euren bizitzek buelta asko eman dituzten, betikoak dira. Bizitzaren eta krisiaren kolpeek berriro biltzen dituzte eta berriro ere eguneroko eztabaidei aurre egin beharko diete, elkarrekin biziko baitira Jose Lontxok Antiguon duen etxean. Auzokideak Javi eta Arantzazu senar-emazteek eta Bego eta Julen seme-alabek osatutako familia bat dira.

Bi eta bat 2

Bideoa

Hogei urte pasa ondoren, Jose Lontxo, Idoia eta Jaionek elkar topo egingo dute. Hiruren bizitzek joan-etorri ugari izan badute ere, funtsean orain dela 20 urteko berberak dira. Bizitzak emandako muturrekoek, eta, batez ere, krisi gorriak elkartuko ditu berriro. Eta berriz ere aurre egin beharko dizkiete eguneroko tirabirei, etxe berberean bizi beharko dutelako, Jose Lontxok Antiguon duen etxean.