
Denboraldiak
Atalak
1. Guneak egin du
2025/10/31 · 46 minutu
"Nor" eta "zer" guztiek behar dute "non" bat; espazio bat, gune bat. Euskarazko kulturak ere ezinbesteko ditu topalekuak, baina ditugun apurrak korrontearen kontra ari dira, logika ekonomikoak guztia irensten duen garai honetan. “BaDA!bil” bideopodcastaren hirugarren denboraldia hasteko eskaintza kulturala izaera komunitariotik lantzen duten hiru espazio ezagutuko ditugu atal honetan. Iñaki Sagardoi iruindarra Laba proiektua hezur-mamitzen aritu da burubelarri. Irakaslea eta musikaria da, besteak beste. Bilboko Bira Kulturguneko kide da, berriz, Oihana Bartra bertsolaria eta irakaslea. Diru publikoaren iturria itxi badiete ere, Bilboko euskaldunen topaleku izaten jarraitzeko borrokan ari dira. Hirukotea ixteko Izar Mendiguren kazetari eta bertsolari laudioarra. Aiaraldea ekintzen faktorian ari da, haien leloak dioenez, eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten. Eta anabasaren gidari eta bidelaguna Amets Aranguren.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.