Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Esan nion zinemagilea nintzela, eta ezer ez da aldatu. Bazterretan barrena doa arima erratua, inoiz seguru, inoiz bere buruaz etsita. Gorputza, ordea, gorputza bada: eta da eta da eta da eta ez dauka non.
Bai telefonoek eta bai ispiluek ere urduritasuna sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastillak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan? Hamahiru ipuinetan zehar, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) idazleak, genero beltza nahasten du absurduarekin eta surrealismoarekin.
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao Museoak oinarrizko artistek egindako 70 maisu-lan inguru aurkezten dituzte. MAMen bildumaren historian zehar ibiliz, XX. mendeko lehen hamarkadetan Parisen izan ziren abangoardiako mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko asmoz egin da.
Aralarko aingeruaren agerpen ustekabearen ostean, Kiliki Frexko misio jainkotiar batekin enkargatua izango da: Euskal Herria salbatzea kontzertu erraldoi bat antolatuz. Fededun itsu modura, Chill Mafia osoa biltzen du mende honetako ekitaldirik handiena gauzatzeko. Baina arazo teknikoen eta egoera surrealisten artean, eszenatokirako bidea ez da batere erraza izango. Musika, mirariak eta kaosa eskutik helduta doazen komedia zoroa.