Emaitzak kargatzen...
59 emaitza
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak.
Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolari ezagunaren bizitzan eta pasadizoetan oinarritutako marrazki bizidunak.
Donostiako Kursaalen egindako Makusiren aurkezpen ekitaldia. Doako plataforma digitalak haur eta gaztetxoentzako askotariko ikus-entzunezko eskaintza izango du: marrazki bizidunak, fikzioa, animazioa, telesailak, filmak eta, nola ez, ekoizpen propioak.
Haurren edukiak Makusi plataforma berrian aurkituko dituzu! Makusi plataforma digital berria segurua eta anitza da, eta mota askotariko edukiak aurkituko dituzu: marrazki bizidunak, animazioa, telesailak, pelikulak, manga serieak eta baita propio ekoiztutako saio eta fikziozko serieak ere. Gainera, edukiak erabiltzailearen adinaren araberan pertsonalizatuta erakutsiko dira.
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunek abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko al dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta anaia modukoa den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio.
Gabonetarako prestatzen dabiltza Olentzero eta bere Napo astoa, Gabonak zapuztu nahi dituen iratxoarekin egiten dute topo. Eguna salbatu behar dute, baina ez daukate denbora askorik!
Unibertsolariek ezer gutxi ezagutzen dute Borovilletik kanpo dagoen munduaz. Karratu izeneko saltzaile batek kontatzen diena, horixe besterik ez dakite. Unibertsolariek egiten dituzten harribitxizko kaniken bila etortzen da Karratu, eta haien truke hainbat produktu ekartzen dizkie. Baina halabeharrak izaten dira batzuetan, eta zorigaitzeko gertaera bat jazoko da Plutonen urtebetetze jaian; Saturrek, nahigabe, oparia apurtu eta denak kontra jarriko zaizkio.
Heidik zaurituta dagoen katamotz bat aurkituko du mendian eta Peter lagunarekin batera misio ausart bati ekingo dio: familiarengana eramango dute animalia eta natura eta haien etxea mehatxatzen dituen enpresari bihozgabe bati aurre egingo diote.
Shin chanek film baten estreinaldira joateko gonbidapena jaso du. Proiekzioaren lekura iristeko, gurasoekin eta lagunekin itsasoratzen da hegoaldeko itsasoetan zehar. Baina ontzia hondoratu egiten da, eta taldea oihanean galtzen da.
Axel Baraboo hiriko gazte zalapartaria da. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du Jono bere lagun lotsatiarekin batera.
Galian gaude, K.A. 50 urtean, garai hartan erromatarrek hartutako lurraldea; baina herri txiki batek etsaiaren erasoaldi guztiei erantzuten die, borrokaldi guztietan irabaziz. Cesarrek badaki ezin duela behin eta berriz barregarri geratu eta zerbait egin beharra daukala. Horregatik, herri txikiko herritarrak behartzen ditu Jainkoek bakarrik gainditu ditzaketen hamabi probei aurre egiteko ordezkari parea hautatzera. Cesarrek ez dakiena da hautatutako bi ordezkariek Panoramixen edabe magikoa dutela.
Patri herri txiki bateko postaria da eta Pintto izeneko katu txuri-beltzarekin doa edonora. Patri eta Pintto beti dabiltza herriko gutunak banatzen eta bizilagunei laguntzen
Raa Raa lehoiak eta bere oihaneko laguntxoek milaka abentura zaratatsu eta dibertigarri biziko dituzte.
Elkarren lagun minak dira Raven eta Pinky. Sable-hortz kapitainaren (zazpi itsasoetako erregearen) agindupean ibiltzen dira. Baina haien arteko adiskidetasuna proban jarriko da Sibylla maltzurrak, Grel-eko kondesak, piraten ontziari eraso egin, brankako maskaroi baliotsua lapurtu eta Pinky bahitu duenean. Harrapaketa-ekintza hutsa dirudiena, benetan, asmo handiagoko plan baten lehen urratsa da: Sable-hortz kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina bihurtzea. Lagunaren eta haren etxearen etorkizuna jokoan dagoela, Raven kapitainarekin eta tripulazioarekin elkartu da bidaia epiko eta fantastiko batean, kondesaren planak zapuzteko.
Oso gauza arraroak gertatzen ari dira basoan! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurriek bizilagunak izutzen dituzte eta laku batek gainezka egin du gure basoko lagunen etxerantz. Kastore megalomano baten lana ote? Azerik eta Erbik jakin egin nahi dute. Hontza aurkitu beharko dute, beren lagunik onena, eta etxeak salbatzeko modu bat. Horrek guztiak haien adiskidetasuna proban jarriko du.
Liztor Kapitainak, Avispatropoliseko eta Eztiaren Erreinuko heroiak, bere noblezia, justizia eta errugabetasuna probatuko ditu Jacques Poison liztor maltzurraren eta haren jarraitzaileen aurka.
Basoko arima, Mavka, gizaki batez maitemindu da eta, horrenbestez, ezinezko aukeraketa egin beharko du maitasunaren eta zaindari gisa duen betebeharraren artean.
Sebastianen, Sophiaren eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ezusteko eta ezohiko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
Neskato desberdin baten istorioa da hau. Bere mundua Coyoacán da, Mexikon. Distiratsua, kartsua, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunak jazotzen direnean, irudimen mugaezinez egiten die aurre. Frida Kahlo da neskato hori!
Igelen erregeak, Igel Olinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da.