Emaitzak kargatzen...
31 emaitza
«Recalculando...» saioak gure herri eta hirietan barruan galtzera gonbidatzen zaitu, gertuko istorio atseginak berriz aurkitzeko. Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek gidatuta, Radio Euskadiko unitate mugikorrak tokiko ohiturak, tradizioak eta bitxikeriak herriz herri partekatzen ditu.
Pintxo Potearen herririk eta hiririk garrantzitsuenetara eramango gaituzte astero Andoni Agirregomezkortak eta Asier Hormazak, bertako lagun eta pintxorik goxoenak ezagutzeko.
Euskal Herriko paraje ezberdinetan barrena murgilduko da Joseba Arguiñano bertako gastronomia eta herritarrak ezagutzeko asmoz.
1977ko urriaren 16an Beasaingo herriak deialdia egin zuen 'Kilometroak' izeneko ekitaldian parte hartzeko. Josu Erguin sortzaile eta bultzatzaileak ospakizun honen aldeko apustua egin zuen ikastolentzako finantziazio iturri gisa. Lehen urte hartan ibilbidea sei kilometrokoa zen eta erakunde askok diru kopuru handiak ordaindu zituzten egindako kilometroengatik. 15000 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta horien artean azpimarratzekoak dira euskal kulturako pertsonak, Jose Miguel Barandiaran edo Mikel Laboa, besteak beste.
Kirolaren emozio guztia Radio Euskadin: zuzeneko kirol emankizunak, elkarrizketak eta erreportaiak.
Gertuko gastronomia, tokiko produktu eta ekoizleak, eta gure herrietako azokak. Zero kilometroko saioa, Aitor Buendiak gidatuta.
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.
Euskal Herriko 10 tontor ezagutzeko aukera, Andoni Urbistondorekin. Mendia eta inguruan eguna pasatzeko aukera ezberdinak. Audio edizioa, Mikel Fonsecak.
Gerra ostean girotutako iraganeko telesail honen ardatza Comette Sarea da, Bigarren Mundu Gerran Europako lerroetan jausten ziren hegazkin gidari ingelesak, euskaldun mugalarien laguntzaz, beren jatorrizko herrietara bidaltzeko eratu zen nazioarteko sarea.
Elhuyarren zientzia eta ingurumen edukiak Guillermo Roaren ahotsean.
Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol jardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak.
Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!
Ane eta Andrea larrua jotzen ari dira, eta egarri dira. Beren logelatik kanpo bizitzak aurrera darrai, baina haiek segi egin nahi dute, ez dute gelditu nahi orain azkenean elkarrekin daudenean. Elkar musukatu eta larrua jotzen dute beren indar guztiak agortu arte ia, kanpotik laguntza etortzen zaien arte salbatzera.
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.
Tio Teronen Semeak taldea izango da protagonista Oholtzan saioan. Festamentua umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea eskainiko dute Donostiako Trinitate plazan.
Unibertsitatea hasi bezain laster, Daniela nortasun krisi larrian dago eta atzerrira joatea erabakitzen du. Hiru urte geroago, Bilbora itzuli zen, aitaren etxera, berriro bere bizitzari ekiteko, oraingoan beste abiapuntu batetik.
Belaontzi bat hiru pertsona dituela itsasoratzen da, bi emakume eta gizon bat, triangelu bitxi bezain misteriotsu bat osatuz. Itsas zabaleko bainuak, gaueko elkarrizketak eta tentsio sexualak izango dituzte, eta nabigazioa insomnio sukartsu batek eta askatasun beharrak gidatuko dute.
Udako kanpaleku baten azken gauean, nerabe talde bat basoan desagertu da. Haiekin dagoen begiralea Mai da, neska karismatikoa bezain gorabeheratsua. Erreskate taldeak gazteak salbatu nahian ari diren bitartean, haien udaren berri izango dugu: ametsak, desirak, maitasuna, autoezagutza, osasun mentala, drogak...
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.