Emaitzak kargatzen...
6 emaitza
Gazteako sareetan zuen botoak jaso ostean, Top Gaztea zerrenda berria eguneratzen dute larunbatero Oihan Vegak eta Oizeder Mayok 11:00etatik aurrera. Gainera, 688 60 50 50 whatsapp zenbakira idatzita, asteko kanta birala proposa dezakezu. Eskatu zure musika eta bozkatu zure artista gogokoenaren alde!
Euskal Herriko leku berezienetako batera goaz Urte Berri Egunean, lagun sorta paregabearekin, Kepa Junkera eta Sorginak Zugarramurdin.
Klara Mendizalek, Iker Laurobak eta Maria Amolategik kantu zaharrak berreskuratuko dituzte galdu ez daitezen.
Korrontzi taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, Zugarramurdiko Leizean eskainitako "Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin" ikuskizunaren emanaldia. Publikoan 500 lagun baino gehiago bildu zituen ikuskizunak eta 150 parte hartzaile pasa ziren oholtza gainetik.
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziz gure historian zehar. Historia-aurrea, Erromatarren garaia, Nafarroako erresumaren sorreran, Zugarramurdiko sorginekin izango dira. Ameriketatik ekarri berriko txokolatea probatuko dute, Karlistadetan, Bilbo Industrialean, Frankoren garaiak biziko dituzte. Eta martxa eta borrokarekin dantzatuko dira. Eta beti izango dira beraiek protagonistak Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina tamalez gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.