Emaitzak kargatzen...
180 emaitza
Barruan hutsune bat daukan pelikula zahar bat. Hilobi huts bat. Ama birjina bat, badena eta ez dena. Argitu gabeko lapurreta bat. Hutsuneak, irudiak eta memoriari buruzko dokumental bat.
Dokumental honek zuzendariaren familiaren intimitatea harrapatzen du Mediterraneoan zehar egindako bidaia batean, zahartzaroaz, familiaz eta memoriaz hausnartuz.
Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familia desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.
2020. urtea. Larrialdi-egoera aukera paregabea da. Lehen aldiz, txirrindulariak badaki, mugikortasun murrizketen ondorioz, egun batzuetan ezin dela dopinaren aurkako kontrolik egin ezustean.
Laurogeita hamar urteko bost emakumek, itxuraz arruntak, deserrotzeak eta erbesteak markatutako aparteko bost bizitza ezkutatzen dituzte.
80ko hamarkadaren amaieran Euskalduna ontziolaren itxierari buruzko dokumentala. Fabrikaren eta lanpostuaren defentsan langileekin batera borrokan hasi ziren emakumeen ikuspuntua jasotzen du.
Bitorrek eta Mikelek elkar ezagutu dute Bilboko jaietan. Lehen begirada berezia izango da bientzat, baina modu desberdinean gogoratuko dute.
Nara bere gelatik ezertarako irteten ez dena youtuber gazte bat da. Bere borondatez isolatuta bizi da, Interneten duen konfinamendua kontatuz, mundu mailako pandemia batek mundu guztia etxean gelditzera behartzen duen arte.
1979an, Three Mile Islandeko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondoren, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, ekainaren 3an, nazioarte mailako mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen. Gurean, Tuteran ekitaldi bat egitea erabaki zen. Izan ere, euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat eraikitzeko proiektua baitzegoen, Tutera alboan, alegia. Deialdi hartan, era berean, Bardeetako tiro-eremua desegitea ere aldarrikatu zen. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Guardia Zibil baten tiroak hil egin zuen manifestaldi baketsu eta baimendu hartan.
Ane bere jaioterrira itzultzen da bere aitonaren ustekabeko hiletagatik. Itzulerak bere familiako emakumeekin elkartze estua dakar. Dena arraro bihurtzen hasten da ehorztetxearen aldetik zenbait anomalia susmatzen dituenean.
Tetuán zinemagile baten barne-bidaia da, bizitza pertsonaletik abiatzen den istorio unibertsala: protagonistena baina baita Iratxe Fresnedarena berarena ere. Paisaia ikusga-rriak, natura hunkigarria, itsasotik eta bizitzatik haragoko hiri zaratatsuak eta basamortua-rekin bat egiten duten komunitateen ametsak. Kamerak zuzenean jasotzen ez duena, artxiboko materialak eskaintzen du. Artxibo aurkituak, iraganaren eta orainaren arteko uztarketak, Fresnedaren pentsamendu-fluxuaren erritmoarekin zipriztindua doa. Off-eko ahots horrek, pertsonala dena, unibertsala bihurtzen du istorioa eta, aldi berean, autorearen barne bidaia sortzailea aitaren pausuen bila doana, orainarekin lotzen du.
ZINEMALDIA podcasta Donostiako SSIFF-i buruzko audio inbentarioa da, Zinemaldiaren urte osoko jardunean zehar eta Irailero bederatzi egunetan zehar egiten den jaialdiaren beraren edukiak biltzen dituena.
"Basque" Etxepare Euskal Institutuaren podcasta da, ingelesez ekoitzia. Nazioarteko entzuleari espreski zuzendutako podcast honetan Oier Aranzabalek inspirazio-iturri diren hainbat euskal artista eta sortzaileren etxe eta lantokietaraino eramango gaitu. Gertu-gertutik solasean, euren ibilbide, bizipen eta gogoetetan murgilduz.
Astean zehar B Aldean entzun dituzun kantarik onenak jarriko dizkizu Julen Idigorasek. Hitzik gabe, bi orduz eta musika etenaldirik gabe.
Twin Melody ahizpa biki ezagunek gai askoren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dute “A ze parea” bilduman. Musika, zinema, erronkak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.
Milo izeneko bost urteko katu abenturazale bati buruzko seriea, rol-jokoak erabiltzea gustuko duena lan eta bokazioen mundu zabala arakatzeko.
Remy sei urteko neska abenturazalea da eta lagun min berezi bat dauka, Boo, robot handi, arrosa, bigun bat. Remyren izaera menderakaitzari eta Booren gogo biziari esker, Izurde Badian abentura berri asko biziko dute, handiak eta txikiak, bien irudimen apartak bultzatuta.
Kruzero batean itsasoratuko gara, untzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko.