Emaitzak kargatzen...
34 emaitza
Elbira Zipitriari buruzko dokudrama. Elkarrizketen eta fikziozko eszenen bidez, frankismo garaiko euskararen irakaskuntzaren aitzindari izandakoaren bizitza ezagutuko dugu.
Ramon Rubialen bizitzari buruzko atzera begirakoa, Espainiako XX. mendeko historian zehar egindako bidaia baten bidez; trantsizioa egin zuen eta Espainian demokrazia itzultzeko helburu gorenagatik gauza askori uko egiten jakin zuen belaunaldi haren guztiaren aitorpena da.
XX. mendearen erdialdean, euskara goi literatura egiteko gai zela frogatu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraindik. Hari buruz denetarik esan da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Inmorala. Hari buruzko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin berarekin. Jon Miranderi buruzko filme bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, berari eman behar zaio hitza. XX. mendearen erdialdean, Jon Miranderen prosak erakutsi zuen euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela. Denek onartzen dute bere garrantzia, baina gaia tabua izaten jarraitzen du. Miranderi buruz arrazista zela esaten da, pedofiloa, nazia, misoginoa, inmorala. Berari buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika sutsuak sortzen dira. Ez dakigu zer egin berarekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut, baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena, hitza ematea litzateke.
"XX. mendeko parkea" izugarria da; gainera, helduek beren bizitzako unerik zoriontsuenak berreskuratzeko lekurik aproposena da. Sortzaileak, Ken eta Chako, duela hamarkada batzuetako bizimoduak berreraikitzen saiatzen diren bi nostalgiko dira. Horretarako, substantzia bat sortu dute: helduak hipnotizatzen ditu eta joan den mendea birsortzen duen hiri batera erakartzen ditu. Kasukabeko armadak, Shin chan buru duela, misio berri bati ekingo dio: zer gertatzen ari den jakitea eta helduak bueltan ekartzea. Abenturan zehar arriskuak, egoera zoroak eta ekintza frenetikoa izango dituzte zain.
Irratiaren historia bidaia liluragarria da berrikuntza teknologikoaren eta komunikazioaren bilakaeran zehar. Lehen emanaldietatik, irratia komunikabide masibo gisa sendotu zen XX. mendean, eta berebiziko garrantzia izan zuen ekitaldi historikoetan. Eguneroko lagun bihurtu zen milioika lagunen etxeetan. 1934an sortutako Radio Vitoria Euskal Herriko historiaren lekuko izateaz gain, bere narrazioan ere lagundu du, Arabako bizitza kultural eta sozialaren funtsezko zutabe bihurtuz.
XX. mendeko bi eskultore garrantzitsuri eskainitako erakusketa: Constantin Brancusi (1876–1957) eta Richard Serra (1938). Eskulturaren bi aitzindari horien arteko harremana aztertzen du berrogeita hamar lan ingurutik abiatuta: begirada bakarra eskultura modernoaren garapenaren mende bat baino gehiagori.
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Film luze hau oso-osorik 3 dimentsiotan egina dago. Istorioa XXX. mendean dago kokatuta. Izarretako Galaxiako asteroideen artean Betizar dugu oso ezaguna. Betizu, Betisuis eta Eme-U behiak bertan bizi dira. Musika Betimu taldearen bitartez jaso da.
Abarketarien bideak —Ainarak ere esaten zaie, hegaztiak bezala migratzen zutelako— Nafarroako eta Aragoiko emakumeen belaunaldien neguak batu zituen. XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte, Mauleraino joaten ziren abarketen industrian lan egiteko.
Dokumental honen bitartez foruen historia kontatzen da, baita 1839 eta 1876 urte artean emandako abolizio prosezua ere. Gainera, oraindik XXI. mendean foruek duten garrantzia eta eragina azaltzen da, eta horretarako Juanjo Alvarez bezalako adituekin hitz egin dugu.
Juan Huarte, artisten mezenasgoan, bildumagile modura eta arte plastikoen eta zinearen arteko elkarlana bultzatuz lan egin duen gizonaren ibilbidea jasotzen du dokumental honek. Huartek XX. mendeko euskal artista garrantzitsuenengan izan duen eragina ere aztertzen du ekoizpenak.
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.
Pepita Embil sopranoari buruzko dokumental honetan musikagatik bizi izan zen emakume geldiezin eta grinatsuaren bizitza kontatzen da; bere semea, Plácido Domingo tenorea, XX. mendeko figurarik garrantzitsuena izatera iritsi zen.
Zoragarria da ikustea musikak bizitzak, uneak eta egoerak lotu ditzakeela, baina oraindik hobea da bihotzak lotzen dituela pentsatzea. XX. mendeko musikari eta aparteko abesti eta musikari handiei egindako atzera begirakoa.
XX. mendearen bigarren erdiko artista garrantzitsu baten alderdi adierazgarrienetako baten lehen berrikuspen osoa eta sakona: ia bost hamarkadatan zehar egindako eskulturen ekoizpena. Ehun lan inguru dira, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeko hasierako objektu eta muntaietatik hasi, eta azkenaldiko lur xanpatu eta brontzeetaraino, artistak 2009. urtean sinatu zuen azken eskultura barne.
Elkarrizketen bidez eta bere obrari buruzko ibilbide sakon baten bidez, dokumental honek Jose Antonio Sistiaga Donostiako artistaren erretratua egiten du. Jose Antonio Sistiagak 80 urte ditu, eta arte esperimental zinematografikoaren aitzindarietako bat da. XX. mendeko euskal artearen funtsezko pertsonetako bat da.
Elkarrizketen bidez eta bere obrari buruzko ibilbide sakon baten bidez, dokumental honek Jose Antonio Sistiaga Donostiako artistaren erretratua egiten du. Jose Antonio Sistiagak 80 urte ditu, eta arte esperimental zinematografikoaren aitzindarietako bat da. XX. mendeko euskal artearen funtsezko pertsonetako bat da.
Ohitura zaharrei dagokienez, Altsasuko inauteriak, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX. mende hasieran egin izan zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta “Gure etxea” elkarteko atarian Patxi Goikoetxea gazte bati egindako aipamen batek piztu zuen sugarra.
Oskar Kokoschka (1886–1980) pintore, poeta, idazle, saiogile eta antzerkigileak XX. mendearen hasierako Vienan hasi zuen bere ibilbidea, Gustav Klimt (1862–1918) eta Egon Schiele (1890–1918) bezala. Bere lehen lanek eskandalizatu egin zituzten bai publikoa eta bai kritika, eta berehala “basati handia” (Oberwildling) deitu zitzaion. Bere ibilbide pertsonal eta artistiko aberatsak XX. mendearen zatirik handiena hartzen du, eta bere garaiko gertakari historikoekin lotura estua du.
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao Museoak oinarrizko artistek egindako 70 maisu-lan inguru aurkezten dituzte. MAMen bildumaren historian zehar ibiliz, XX. mendeko lehen hamarkadetan Parisen izan ziren abangoardiako mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko asmoz egin da.