Emaitzak kargatzen...
5 emaitza
Arratek ospitaletik dei bat jaso du, Koldo bere semea oso larri dagoelako. Iristen denean, bere semearen bizitza ezagutzen ez duela konturatuko da.
Jatorri ezberdineko hainbat pertsonaia bitxi elkarrekin bizi dira etxegabetzeko mehatxua duen etxe batean, eta, horren aurrean, Youtubeko zenbait kanal irekitzea erabaki dute, hustea saihesteko behar den dirua biltzeko.
Unibertsitatea hasi bezain laster, Daniela nortasun krisi larrian dago eta atzerrira joatea erabakitzen du. Hiru urte geroago, Bilbora itzuli zen, aitaren etxera, berriro bere bizitzari ekiteko, oraingoan beste abiapuntu batetik.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaren ostean BECen harrapatuta gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak. Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.