Emaitzak kargatzen...
30 emaitza
Atal honetan San Joseko trikitixa jaialdia eskainiko da Azpeitiko Soreasu Antzokitik.
Trikitixa ikasle talde batek Donostiatik Castelfidardo Italiako herrira egin duen bidaia du ardatz Unai Guerraren dokumental honek. Trikitixaren jaioterria ezagutu nahi dute, bertoko artisauek XIX. mendetik eskuz lantzen baitute akordeoi diatonikoa.
Euskal trikitixaren jatorriari buruzko film dokumentala. Bertan islatzen da 1859an Madril¿Paris trenbidearen tunelen eraikitze lanetara etorritako italiar langileetako batek ekarritako akordeoi txikia, Zumarragatik abiatuta, nola iritsi den gaur egungo euskal musikaren ikur bilakatzera.
Espainiako gobernuak trikitia espezialitate modura onartu izanak bidea ireki dio goi mailako musika ikasketetan trikiti gradua sortzeari. Bereziki musika eskoletako irakasleen beharretatik abiatutako prozesua izan da Antzizarrek azaldu duenez. Trikitiak duen herri musika izaera ez galtzea dute orain erronka.
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Martxoaren 15ean Azpeitiko Soreasu aretoan ospatutako trikiti jaialdia. Bertan arituko dira: Ane Urbieta, Maialen Larrañaga eta Amets Etxaide; Enaitz Alberi, Araitz Etxaniz, Aitor Alberdi eta June Badiola; Arene eta Uxue; Iñaki Diegez eta Iker Telleria; Julen Rueda Erkizi, Manex Unanue, Maitane Unanue eta Josu Uranga; Iñaki eta Ramonen Semeak, eta Napo Saizar eta Aitziber Estanga.
Azpeitian egindako Sanjosetako XXXIII. Trikiti Jaialdiaren emanaldia. Soreasu antzokiko oholtza gainean arituko diren trikitilariak dira: Aritz, Aitziber eta Anaitz; Eneko Arbeo eta Jon Izagirre; Eider eta Lierni Tolosa; Iñorkiñak; Garixe eta Maltzeta; Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga; eta Traditions & Tradizioak (Joshua Edelman, Ander Garcia, Xabi Arakama eta Imanol Intxausti). Iñaki Larrañaga izango da gonbidatu berezia.