Emaitzak kargatzen...
51 emaitza
Datuetan kazetaritzan oinarrituta, immigrazioaren fenomenoa aztertu dugu, Goierri eskualdearen argazkia eskuratu nahian. Datuez gain, adituekin eta immigrazioaren protagonistenkin, etorkinekin beraiekin, izan gara. Tokikom Taldeak eta EITBk elkarlanean garatutako Saretzen proiektuaren baitan gauzatu da saio hau.
Zazpi hilabetez egon zen 1936ko frontea geldi Elgeta inguruan. Erdi erdian harrapatu zituen hainbat eta hainbat familia. Orduan ume ziren sei lagunen testigantzekin osatu du erreportajea Goienak.
Deba ibaiaren eta haren adarrei buruzko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu dituzte Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezko honetan.
Union Cerrajeran lan egin zuten hainbat langileren eskutik, enpresak Debagoienean izan duen eragina errepasatzen da erreportaje honetan. Enpresaren historia, urrezko urteak eta beherakada, borroka urteak, eta desagertu arte emandako pausoak protagonisten ahotik. Arrasateko lantegien gainean jardungo dute, baina baita Bergarako labe garaiek izan zuten garrantzia, eta izango dezaketen etorkizunaren gainean hausnarketa bat.
Tradizionalki, bailarako gazte eta errebeldeen musika estilo gustukoenak punka, Oi!-a eta hardcorea izan dira, baina gauzak goitik behera aldatu dira. Gaur egun, musika urbanoa –rapa, trapa, drilla eta reggaetona– da nerabeek eta gazteek gehien entzuten duten estiloa. Une honetan, hogeitik gora dira kantuak eta bideoklipak sortzen ari diren bailarako gazteak, eta, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte. Martin Errasti Tatta, Janire Davila Janda eta Hodei Vicario Denso arrasatearrak, Xady Aiastui K-PO eta Iker Hiriarte HRT bergararrak, eta Mikel Egia eta Markel Bengoa Ekso & Pxli aretxabaletarrak dira protagonistak. Baita, Nerea Loron La Furia, Shot! estudioko Iñaki Bengoa eta Ainhoa Vitoria irrati esataria.
Goiko Benta baserriko ganbaran, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen "uxuzko kontzertua.
Urkulu urtegia eraiki aurretik Goroeta auzoan eta inguruetan zegoen bizimoduaren berri jaso dute Goienak eta Loramendi elkarteak elkarlanean Hura zen Urkulu dokumentalean. Goroeta auzoko hamar baserri eta Aozaratzako bost geratu ziren ur azpian Urkulu urtegia eraiki zenean, orain dela 40 urte inguru, baita inguru hartako soro eta zelai asko ere. Eta istorio mordoa utzi zituen isilpean. Hainbat lekuko gidari hartuta, urtegia eraiki aurreko bizimodua, jaiak, eskola kontuak eta beste hainbat pasadizo eta bizipen jaso dituzte Hura zen Urkulu dokumentalean.