Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Ez dago urrun joan beharrik istorio onak topatzeko. Gertukoari begirada sakona emango diogu atal bakoitzean.
Mai tatuatzaile profesionala da eta helburu argi batekin ekin dio erronka berri honi: sukaldaritzaren eta tatuajeen munduak elkartzea. Atal bakoitzean sukaldari banarekin elkartu eta harekin truke bat egiteko asmoa du. Sukaldariak plater berezi bat kozinatu beharko dio Mairi eta honek trukean tatuaje baterako diseinua prestatu.
Ahmedabaden, Isabelek animazio tailer bat ematen dio tatuaje-artista talde bati, Mehndi-a. Ametsei buruzko elkarrizketak egingo dizkie: Ramiak hegan egin nahi du, Saadiyak emakumezkoen parlamentu batekin egiten du amets, Shubhashreek Suitzara bidaiatu nahi du, eta Samirak independentzia aldarrikatuko du raparen bidez.
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.
Floor hamar urteko neska dibertigarria eta ausarta da, mugarik gabeko irudimena duena. Nagusien arauek zentzurik ez dutela uste duenean, Floorrek bere arauak asmatzen ditu eskolako eta etxeko eguneroko kaosa nabigatzeko.
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.