Emaitzak kargatzen...
2 emaitza
Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.
Asun Casasola, Nagore Laffageren amaren begietatik ikusita, bere alaba hil zutenetik emakumearen bizitzari begiratu bat emango diogu. 2008ko Iruñeko San Fermin jaietako krimenak gizartea astindu zuen, eta inoiz ez bezala kolpatu zituen hedabideen titularrak. Epaiketa 2009ko azaroan izan zen, eta akusatua homizidioagatik zigortu zuten. Asun, bere familia, eta babesa ematen dieten guztiek borrokan jarraitzen dute justizia egiten dela ikusteko eta erruduna hilketagatik intentzioz zigortua izan dadin.