Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Dokumental honek Xabi Prieto gertutik ezagutzeko aukera emango digu. Bere kirol ibilbidearen errepaso egiteaz gain, bere egunerokoa, Donostia, familia eta lagunak protagonista izango dira.
Realak 2019ko maiatzean irabazi zuen Erreginaren Kopako finalaren nondik norakoak kontatzen dituen dokumentala.
1976ko abenduaren 5ean Athleticen eta Realaren arteko derbian ikurrina atera zutenekoa oroitzen duen dokumentala. Egun hartan zer gertatu zen kontatzen du.
Errege Kopako programa bereziak. Bilduma honek Athleticen eta Realaren arteko finalerdiei —joanekoa eta itzulikoa— eta Kopako finalari eskainitako saioak jasotzen ditu. Atarikoak, partidaren jarraipena, ondorengo analisia, elkarrizketak eta erreportajeak biltzen dira.
Euskal Herriak inoiz eman duen futbol jokalaririk garrantzitsuenetakoaren ibilbidea du ardatz dokumentalak.
Real Sociedaden nazioarteko txapelketa, U13 eta U17 mailako gazte futbol partidekin.
Euskal futbolaren jatorriari eta bilakaerari buruzko seriea. Serie honetako atalen ardatz nagusia Athletic de Bilbao, Reala eta Osasuna dira, baina bigarren mailako taldeak eta euskal selekzioaren ibilbidea ere aztergai hartzen dira.
Kirola bere osotasunean. Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza etab. Kirola eta kirolariak. Gizonen eta emakumeen kirola. Emankizunak, erreportajeak, elkarrizketak, adituen iritzia. Kirol guztia, umorez jantzita.
1980ko maiatzaren 30ean omenaldia egin zitzaion Jose Angel Iribarri San Mamesen, Athletic Club eta Real Sociedad taldeek jokatutako partidarekin batera. Atezainak euskarazko kirol-hiztegi bat egiteko eman zuen partida horretan bildutako dirua. Uzeik argitaratu zuen hiztegi hori 80ko hamarkadaren hasieran, eta kazetari eta euskaltzale ugarik parte hartu zuten hiztegia prestatzeko prozesuan. Antxon Ezeiza zinema-zuzendariak Ikuska dokumentalak argitaratu zituen garai berean, zine-formatuan. Iribarren ekarpenari esker, ezagutzera eman ziren Mendia eta euskara, Arrauna eta euskara eta Futbola eta euskara film laburrak. Berrogei urte geroago, azken pelikula horretaz gozatzeko eta gaur egun euskarak kirolean duen egoeraz hitz egiteko aukera izango dugu.
Kirolaren emozio guztia Radio Euskadin: zuzeneko kirol emankizunak, elkarrizketak eta erreportaiak.