Emaitzak kargatzen...
121 emaitza
Sebastian Richelsen polizia eta ikertzaileak sakon aztertuko ditu Danimarkako krimenen historia modernoko kasurik ospetsuenak. Saio dokumental gordin honek Danimarkako historiako kasu kriminal gaizto eta ikusgarrietako batzuk ikertzen ditu, kriminalen gogoa, pentsamenduak eta jokabidea ulertzen saiatzeko. Noiz okertu ziren gauzak? Zein faktorek eta gertakarik bihurtzen dute pertsona bat kriminal? Bestela izan zitekeen? Sebastian Richelsen polizia ohia eta kazetaria da, eta atal bakoitzean kriminal bat aukeratzen du eta beraren haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa aztertuko ditu, iturri, harreman, ingurune, kazetari eta psikologoen laguntzarekin. Horiekin guztiekin gauzak noiz okertu ziren zehazten saiatuko da, eta gaizkiak noiz bereganatu zuen haren gogoa.
Koldo Almandozek zuzenduta, “Hondar ahoak” telesaila 2021ean ekoitzi zuen Txintxua Films-ek EITB Mediarentzat. Aitor Etxebarria musikariak sortu zuen, berariaz, telesailerako soinu-banda eta GUAUn osorik entzun dezakezu.
Milo izeneko bost urteko katu abenturazale bati buruzko seriea, rol-jokoak erabiltzea gustuko duena lan eta bokazioen mundu zabala arakatzeko.
Hiru haur munstro-zale beraien aitona munstro-ehiztariarekin bizi dira. Zer irten liteke gaizki?
Léna 28 urteko community managerra da Parisko polizia-prefekturan. Aldi berean, serieko hiltzaile bat dabil hiriburuan eta sare sozialak erabiltzen ditu polizia nahasteko. Harekin komunikatzen saiatuko da Léna.
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.
Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak aitortutako legez kontrako polizia-indarkeriaren hiru biktimaren kasuak biltzen dira. Polizia-abusuen biktimen bizitza-historiak erakusten dira, eta kasuak ebaluatzeko batzordea osatzen duten adituekin, auzitegi-medikuekin, psikologoekin eta adituekin hitz egiten da.
Caroline eta François polizia dinastia batetik datoz. Anai-arrebak badira ere, ezohiko detektibe bikotea osatzen dute.
Polizia judizialean, ikertzaile guztiek egingo dute topo ebazteko gai ez diren kasu batekin. Yohanentzat Clararen hilketa da. Argi dagoen gauza bakarra krimena 12ko gauean gertatu zela da.
Thomas Bareski ikertzaile pribatu eta polizia ohia Montallierrera joan da serieko hiltzaile bat ikertzera. Aspaldi ari zen hura aurkitzeko ahaleginetan. Cesnat kapitaina, bestalde, neska gazte baten bahiketa argitu nahian dabil.
Roy Grace polizia superintendentea da, bere emazte Sandyren desagerpenarekin obsesionatua dagoena. Bere nagusiek ezbaian jartzen dute Gracek kasuak ikertzeko erabiltzen ohi duen metodoa. Orain, itxi gabeko kasu zaharrak ebaztearekin konformatu beharko du.
Helviren mundua hankaz gora jarri da Bo teknologian adituak diren klanarekin bat egin duenean. Garai bateko klanen dibisioari eta emakume polizia setatsu bati desafio eginez, bere patua bete ahal izateko borrokatuko du: Super Elfkin bihurtzeko!
1965ean girotua, Endeavour Morsek Oxfordeko Krimen eta Ikerketa Sailean polizia-agente gisa garatu zuen ibilbide goiztiarrean zentratzen da telesaila. Graduatu gabe unibertsitatetik alde egin zuen eta garai hartan bere nortasun bereziaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenak ziren jada.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Hirurogeita hamarreko hamarkada hasierako udako goizeko zortziak dira. Jon, ETAko militantea, etsi-etsian dabil korrika Donostiako Alde Zaharreko kaleetan, polizia atzetik duela. Aldi berean, bere bizitzaren historian zehar dabil, bere esperientziaren zorigaiztoko amaierara iritsi arte.
1979an Polizia Nazional batek Francis izeneko transformista bat hil zuen Errenteriako diskoteka batean. Urte batzuk geroago, gazte eta queer batek istorio hori ezagutzen du, eta Francisi gutun bat idaztea erabakitzen du. Gutun horretan, Francisen historiak eta bereak bat egiten dute.
Duela 50 Gasteizko Zaramagako elizan gertatutako sarraskia gogora ekartzeko erreportaje berezia.
Duela 50 Gasteizko Zaramagako elizan gertatutako sarraskia gogora ekartzeko erreportaje berezia.
Fikziozko podcast saila. Tekno jai baten ostean 17 urteko gazte bat hil da, zaldi urdina drogaren ondorioz nonbait. Polizia droga saltzailearen bila dabil, trapitxeroa Aingeru delakoan. Amets arrebak, ikerketa hasi du amona eta Ximon udaltzainarekin batera. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzita.
"El muro invisible"k Europarako bidean Gipuzkoa zeharkatzen duten migratzaileen egoera aztertzen du. Batez ere afrikarrak dira. 20.000 saiakera eta 7 hildako 4 urtetan. Cristina Tapia Huicik protagonistekin, adituekin eta boluntarioekin hitz egin du. Europako legeak, polizia kontrol arrazistak eta Bidasoako harrera mugimenduak aztertzen ditu.
Azken lau urteotan, 20.000 bat pertsonak, gehienak Afrikatik etorriak, Irungo muga zeharkatu dute Frantziarako bidean. Gutxienez, horietako zazpi hil dira Bidasoa gurutzatu nahian. "Harresi ikusezina" sail dokumental bat da, sei atalekoa, Cristina Tapia Huici kazetariak zuzendua, eta migranteei, adituei eta boluntarioei ematen die ahotsa. Europako legeak, polizia kontrol arrazistak eta Bidasoako harrera mugimenduak aztertzen ditu.