Emaitzak kargatzen...
97 emaitza
Maya erle txikia oso bihurria da, baina beti dago prest besteei laguntzeko arazoren bat daukatenean. Hala, erlauntzean polena behar dute, eta erle erreginak Maya bidaliko du bila. Erle txikiak Willi erlamandoa izango du ondoan bidaian, eta biek mundu berria ezagutuko dute.
Kirola bere osotasunean. Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza etab. Kirola eta kirolariak. Gizonen eta emakumeen kirola. Emankizunak, erreportajeak, elkarrizketak, adituen iritzia. Kirol guztia, umorez jantzita.
Ana Ramosek gidatuta, kirol eta kirolari desberdinak izango dira protagonista saio honetan.
Ana Ramosek gidatuta, kirol eta kirolari desberdinak izango dira protagonista saio honetan.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
Blinky Billek 11 urte ditu eta Greenpatcheko zaindari bihurtu da. Gehiegizko konfiantzarekin eta bihurrikerietarako dohain batekin, Blinkyk bihotzeko lagun bat du, Jacko sugandila. Elkarrekin erronka eta mehatxu guztiei egingo diete aurre, barne-frontea babestu eta Greenpatcheko herritarrei laguntzeko.
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.
Esku-pilotari buruzko dokumentala, Joseba Urkiolak eta Oier Plazak zuzenduta. Abel Barriola pilotari ohia eta Jokin Altuna, Mikel Idoate, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar pilotariak ditu protagonista, eta eskuek frontoiko kirol honetan duten garrantzia erakutsiko du.
Dinosauroak duela urte ugari desagertu baziren ere, uharte misteriotsu batean oraindik ere bizi dira. Joy eta bere aitite Georgek bakarrik daukate irla horren berri. Dinosauroen hirian, gainera, bost dinosauro ausartek osatutako erreskate taldea ere badago, arriskuan dauden dinosauroei laguntzeko. Rex taldea edonora joateko eta edozein momentutan, arriskuan dauden dinosauruei laguntzeko prest dago.
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.
Animalia ezberdinez osatutako lagun talde batek abentura dibertigarriak biziko ditu.