Emaitzak kargatzen...
2 emaitza
Benetako abenturazaleak ezagutuko ditugun programa. Inguru zoragarriak, jende zoragarria edo ohitura bereziak aurkituko ditugu.
Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur horretan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, ezagutu denetik esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki, Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.