Emaitzak kargatzen...
9 emaitza
Futbol partiden zuzeneko kontakizuna, Euskadi Irratian. Gure kazetarien ezagutza eta adituen iritzia. Kirola eta entretenimendua, zuzenean.
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirolzale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
'Hamaika andra zurigorri' izenburua dauka andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakusteko eta balioan jartzeko sortu dogun ikus-entzunezkoak, "itzaletik argira" ekarteko. Lana lekukoen testigantzetan oinarritzen da, hori izan da informazino iturri nagusia. Horretarako 35 persona alkarrizketatu ditugu, 32 emakume eta 3 gizon. Belaunaldi desbardinetako personak dira, zaharrenak 102 urte eta gazteenak 19 dituela, eta euren testigantzek sasoian sasoiko egoerak erakutsiko dabez.
Realak 2019ko maiatzean irabazi zuen Erreginaren Kopako finalaren nondik norakoak kontatzen dituen dokumentala.
Ezagutu Irabazi Arteren bosgarren denboraldiaren nondik norakoak barne-barnetik!
Apolo FC munduko futbol klub onenetako bat da eta hango neska-mutil guztiek amets bera dute: lehen ekipoan arrakasta izatea.
GOMENDATUTAKO ADINA: 12 URTETIK AURRERA. Arene bere familiarekin Bartzelonatik Learora bizitzera etorriko den nerabe bat da. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du. Aitonarekin bizitzen ikasi beharko du eta lagun berriak ere egin beharko ditu. Baina, batez ere, Arenek denen aurreiritzien aurka kementsu borrokatu beharko du emakumezkoen futbol talde bat sortu ahal izateko, herrian inoiz izan den lehenbizikoa.