Emaitzak kargatzen...
162 emaitza
Jesus Mari Lazkano artistaren marrazkiekin egindako animaziozko film laburra. Mer de Glace glaziarrak Chamonixen duen eraldaketa eta narriadura progresiboa erakusten digu. Hasteko, 1824ko Caspar Friedrichen margolan baten galeraren istorioa kontatzen du, 1945eko maiatzean naziek Berlinetik ihes egin zutenean desagertu zena. Glaziarrean kokatzeko, azken glaziaziotik egungo ingurumen-hondamendira garamatzan aldi baterako bidaian, etorkizun distopiko zalantzagarria iragarriz.
Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.
Hur iratxo txikia eta alaia da, eta bere mundu magikora bidaiatzen du jolastuz gauza berriak ikasteko. “Hur Ikasten” telesailarekin etxeetako haur txikienek haien lehenengo urratsak emango dituzte oinarrizko ikasketetan era oso xamur eta dibertigarri batean.
Ramon Roteta eta Ander Gonzalezek euskal gastronomiaren errezeta eta plater tipikoak kozinatuko dituzte.
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.

Euskal natura biziari buruzko dokumentala, euskal fauna eta ekosistema naturala erakusten duten irudiekin.
Euskal natura biziaren inguruko dokumentala, euskal fauna eta ekosistema naturala erakusten duten irudiekin.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Gipuzkoako Parketxe Sarearen bitartez, ingurumen-hezkuntza, natura-ingurunearen ezagutza, naturarekin lotutako natur zein hezkuntza-jarduerak sustatu nahi dira, betiere ingurumenarekiko errespetuzko balioak bultzatuz. Saio honetan Gipuzkoan ditugun sei parketxeak ezagutuko ditugu.
Hiru haur munstro-zale beraien aitona munstro-ehiztariarekin bizi dira. Zer irten liteke gaizki?
1912ko abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean, Bizkaiko golkoan gertatu zen sekulako galernari buruzko dokumentala. Euskal Herriko historian ezagutzen den natura-hondamendirik handiena izan zen eta 143 arrantzale eraman zituen.
Heidik zaurituta dagoen katamotz bat aurkituko du mendian eta Peter lagunarekin batera misio ausart bati ekingo dio: familiarengana eramango dute animalia eta natura eta haien etxea mehatxatzen dituen enpresari bihozgabe bati aurre egingo diote.
Negua gorenera eramaten duen programa. Pistetan eta pistetatik kanpo egiten diren jarduerak, lanbideak, tokiak, anfitrioiak, jaitsierak, nobedadeak, oroitzapenak, anekdotak eta elkarrizketa asko sartzen dira.
Gerraosteko argazkilari europar eraginkorrenetako baten bost hamarkadetako lan berritzailearen bidaia osoa da, izan ere, gizartearen kezkek markatu dute haren bilakaera artistikoa. Thomas Struthen (Geldern, Alemania, 1954) irudiek izaera bereizgarria dute espazio publikoaren, familia loturen, natura eta kulturaren, edota teknologia berrien mugak bezalako gaien inguruan planteatzen dituzten galderengatik.