Emaitzak kargatzen...
98 emaitza
Telebista joko-errealitate eta kultur saioaren arteko mus emankizuna. Atal bakoitzeko, bi bikote elkarren aurka borrokatzen dira, jokaldi bakoitzak saio bat osatzen duelarik. Sari ekonomikoa, bikote bakoitzak hautatu duen proiektu kultural edo solidario batendako izanen da.
Gure lurra airetik zeharkatzen duen zentzumenentzako bidaia ikusgarria, bere esentzia inoiz ikusi ez den bezala erakutsiz. Naturgune ederrenak eta arkitektura ikusgarriena zeharkatzen dituen ikusizko esperientzia bat da, eta historiarekin, bertako biztanleen tradizioekin eta Euskal Herriko txoko bakoitzean bizi diren mito eta kondairekin bat egiten du. Fernando Velázquezen musika, dokumental sorta honen funtsezko zatia da eta narrazioarekin batera, atal bakoitzean funtsezko papera betetzen du. Telesailak Fernando Velázquez musikagile saridunak konposatutako jatorrizko soinu-banda izango du atal bakoitzean. Emozioak sortuko ditu eta giro paregabea sortuko du gure lurreko lekurik ikusgarrienak bisitatzen ditugun bitartean.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Gure herrietan ospatzen diren tradizio handiko jaialdi horien izaera eta jatorria ezagutzera ematea du helburu saio honek.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Dokumentala. Zapore eta aromaz beteriko bidaia, gure oroimenaren parte diren toki klasikoetan barrena. Arabako Errioxan, Lekeition (Bizkaia), Getarian (Gipuzkoa), Arantzan (Nafarroa) eta Ezpeletan (Lapurdi) izango da bidaia gastronomikoa.
Ilaski Serranok gidatuko duen emankizun berezian, Navarra Arenan jokatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitu ahal izango dugu. Iñigo Olaetxea bertsolaria izango du lagun analisia egiteko eta Anabel Arraiza elkarrizketetan. Zortzi bertsolari hauek arituko dira kantuan: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol.
Pilotari iraultzaile eta txapeldunen bideak oinarri hartuta, Juan Martinez de Irujoren ibilbidea errepasatuko du dokumentalak.
Boilurra protagonista gisa, eta "Bodeguero de Arroniz" nabarmentzen den ardo karta batekin. Horrela hartu gaituzte Mendabiako (Nafarroa) erdiguneko "La Carrera" jatetxean dagoen "Trufados" jatetxean. Luis Fernando Ruiz, bere "public relations" (maitasunez) agurtzeko aprobetxatu dugu, gastronomiaz gozatzeko areto eroso bihurtutako kobazulo honetan murgiltzen baikaitu. PD Adi "Sopicón" bermut minari.
Lesakako Harriondoa kultur etxean urtarrilaren 27an ospatutako jaialdiaren hamargarren edizioaren emanaldia.
Vasco-Navarro trenak lotu zituen Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat jarri zion: “transarlabaniano”, “trenico”, “cangrejero”... Obrak 1887an hasi eta 40 urtez luzatu ziren arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkenengo joan-etorriak 1967an egin zituen.
Korrontzi taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, Zugarramurdiko Leizean eskainitako "Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin" ikuskizunaren emanaldia. Publikoan 500 lagun baino gehiago bildu zituen ikuskizunak eta 150 parte hartzaile pasa ziren oholtza gainetik.