Emaitzak kargatzen...
91 emaitza
Zetak taldeak urtarrilaren 4an Navarra Arenan eman zuen Mitoaroa kontzertua.
Zetak taldeak, 2025 irailaren 6an, Donostiako Illunben eskainitako "Mitoaroa II" emankizuna.
2025eko urtarrilaren 17an zuzenean emititutako Danbaka lehiaketaren finala. Danbaka, Debagoieneko Musika Lehiaketa da, eta Debagoieneko musikari bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. Seigarren edizioa jokatuko da 2024ko udazken-neguan. Zuzeneko kontzertuen bidez erabakiko da irabazlea. Finala, 2025eko urtarrilaren 17an izango da. Musika adituz osatutako epai-mahaiak eta publikoak aukeratuko ditu sariak.
25 urtez euskal eszena astintzen egon ostean, iritsi da Gatiburen azken kontzertua. 2025eko abenduaren 13an BEC-etik zuzenean.
Durangoko Azokak Ahotsenean antolatutako disko-aurkezpenak eta kontzertuak.
ZUZENEAN emititua. “20 urte ZURE ESKUTIK” ekimena. En Tol Sarmiento taldeak jai-giroko egun bat antolatu du adin guztientzako ekintzekin (txupinazoa, herri kirolak, erromeriak…), eta eguna amaitzeko, bira arrakastatsuaren agur-kontzertua eskaini du, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen.
BBK aretotik, 2025eko apirilaren 12an, zuzenean eskainitako kontzertua. 2021ean 18 urterekin "Margaritas y Lavanda" lehen diskoa kaleratu eta herrialdeko agertoki garrantzitsuenetan bira eman ondoren, Maren "Qué Lástima"-rekin behin betiko kolpea emateko prestatzen ari da, rock eraginak eta egungo soinuak nahasten dituen zuzenekorako pentsatutako diskoa.
Fermin Muguruzak oholtza gainean 40 urte bete dituenean mundu bira berezia egin du. Hau, Donostiako Anoeta estadioan, urteurren bira berezi horren baitan, 2025eko ekainaren 14ean emandako kontzertua da.
Oskorri musika talde enblematikoari omenaldia. Leire Martinezek aurkeztuta, hainbat talde eta artista arituko dira taula gainean: Celtas Cortos, Tanxugueiras, Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui, Olatz Salvador, Süne, Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Donostiako Udal Musika Eskolako haurrak baita Leire bera ere.
Akerbeltz erromeria taldeak, beste hainbat artista eta musikarirekin batera, Durangon eskainitako kontzertua, bere 15. urteurreneko kontzertu birari amaiera emateko.
BBK aretotik, 2025eko maiatzaren 24an, zuzenean eskainitako kontzertua. Travellin' Brothers taldea Europako blues eszenako talde errespetatuenetako bat da. 15 herrialde baino gehiagotan egindako biren ondoren, Txinara lehen aldiz egindako bisita barne, aurten 20. urteurrena oso bira berezi batekin ospatuko dute.