Emaitzak kargatzen...
516 emaitza
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.
Asier Leozen musika aukeraketa zabala. Konpainiarik onena, noiznahi eta nonahi.
"Bidegurutzean" ETBko saiotik eratorritako podcasta da hemen biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte.
Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara, Dida Fresh! Zure udako oasia izan nahi dugu.
Herriko musika banda txikiengana hurbildu nahi dugu jaietatik eta data berezietatik kanpo, beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutu dezaten. Bestalde, abestien artean kontatuko den ipuinaren helburua norberak bere gorputza onartzea izango da. Haiek eskainitako kantekin gozatuz joango gara emanaldi osoan zehar eta gainera, erakutsiko diegu familiei, norberak bere gorputza den bezala maitatu behar duela.
Twin Melody ahizpa biki ezagunek gai askoren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dute “A ze parea” bilduman. Musika, zinema, erronkak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.