Emaitzak kargatzen...
9 emaitza
Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak.
2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu dokumental honek.
Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur horretan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, ezagutu denetik esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki, Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.
Aralarreko hamalau orduko ibilbideari buruzko erreportaje berezia, Aitor Elduain kazetariaren eskutik eta Anjel Alkainen umore ikutuarekin.
Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.