Emaitzak kargatzen...
14 emaitza
Podcastaren unibertsoa izugarria da, egunero ehunka proposamen estreinatzen dira. Horregatik behar dugu norbaiten laguntza. Juan Pablo Garzonek astean behin aztertzen ditu merkatuko proiektu eta podcast onenak, zer ezin duzun galdu jakin dezazun, eta sektoreko ahotsik onenetako batzuk gonbidatzen ditu proposamenei, soinu-fikzioei, elkarrizketei eta proiektu esperimentalei buruz hitz egitera. Hori guztia Radio Euskadiko Boulevarden, La podcasteran.
Miami Biscayne Cup txapelketak emandakoa laburbiltzen duen dokumentala.
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.
AEBko zesta puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. Dokumental honek kirolari horien bizipenak jasoko ditu.
Erreportaje honek duela urte asko Ameriketako Estatu Batuetara joandako euskal puntistak ditu protagonista. Zesta puntaren urrezko garaia eta gainbehera gogoratzeaz gain, gaur egun daramaten bizimoduaz arituko dira.
Albisteak, elkarrizketak eta gure kirolaren inguruan jakin beharreko guztiak, adituen iritziak barne, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar eta Xabier Muruaren gidaritzapean.
Dokumentalak Jai Alairen historia harrigarria kontatzen du, Guillermo Amuchasteguiren biografiarekin batera. 1910ean Ondarroan jaioa, pilotari erraldoia izan zen 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetan, eta joko estiloa irauli zuen; inoizko atzelari onenen artean dago, eta, gainera, izugarri karismatikoa da frontoietatik kanpo eta frontoien barruan. Hemingway, Esther Williams, Errol Flyn edo Mario Moreno Cantinflas izan zituen lagun, Guillermok urrezko garai bat irudikatzen du, non pilotaria artistatzat hartzen zen eta halakotzat bizi zen. Bizitza abenturaz, pasadizoz eta gau zoroz betea zuen, sarritan Miamiko, Mexikoko edo Habanako frontoietan jokatutako partida batzuen ondoren hasten zirenak.
Mugikortasunaren alderdi guztiak, Joserra Morejonen eskutik.
Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.
Lurrak bakealdi luzea izan du Boo Ahaltsua garaitu eta haren hondamendien izua gizakien oroimenetik ezabatu ondoren, baina lehiarako jaio direnen artean, borroka-gosea ezin du ezerk ase. Eta laster agertuko dira horretarako aukera emango dietenak; handiena izateko egarria ere ez baita erraz asetzekoa.