Emaitzak kargatzen...
147 emaitza
Ibon eta Andoni hogei urteko bi gazte dira. Beren bizitzako ametsa Marokoko basamortuan lasterketa solidario batean parte hartzea da. Renault 4L modeloko autoen lasterketa da. Familiaren baserriko txoko batean 10 urte baino gehiago abandonatuta daramatzan autoarekin, aititaren autoarekin parte hartzea erabakitzen dute. Konpondu egin beharko dute, piezak lortu eta horretarako laguntza bilatu, abenturan lagunduko dieten babesleak aurkitu eta izena emateko dirua lortu.
Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.
Ibrahim, 16 urteko marokoko mutila, hiriaren kanpokaldeko errepide batetik doa oinez, bakarrik dago, desorientaturik. Badaki bi egun barru herrialdetik botako dutela, beraz, bere motxila hartu eta badoa ihesi. Ez dauka nora joaterik. Diskoteka batean Rafa, 14 urteko mutila, urduri dago, neskak beragandik espero duena emateko ez bait da kapaza sentitzen. Ibrahim eta Rafaren bideak elkargurutzatu eta batak bestearengan izango duen eragina hain izango da handia, kontrolatu ezin ditzaketen sentimenduak haziko direla beraien artean.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.
Kimikoen erabileraren ondorioz nerabezaro aurreko adinera itzuli den detektibe baten kasuak.
Arantza Ruizek egindako elkarrizketak politika, gizarte eta ekonomia erreferenteei.
Martxoaren 3ko gertakarien 50. urteurrenean, Radio Vitoriak sarraskiaren memoria eginez osatu duen podcast dokumentala da “Vitoria, 3 de Marzo: Memoria contra el olvido”. GUAUn eskaintzen dizugu hamar ataletan banatuta.
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.
Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen. Jendartean zein bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik gizartearen miresmena jaso zuen. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela aurkitzen duen arte.
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.
Hiru kapitulu txundigarritan zehar, telesaila martxoaren 11ko atentatuetatik Zapaterok hauteskundeak irabazi zituen arte igaro ziren lau egun bizietan murgiltzen da. Atentatuek eragindako samina eta ondoren, hauteskundeetan eragiteko asmoarekin, atentatua ETAri egotzi nahi izan zion manipulazio politikoa aztertuko ditu.
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.
Bideoblogger harrotu bat Afrikan dabil, eta, jakin gabe, Afrikako folklorearen historia kezkagarri eta magiko batean murgiltzen da.