Emaitzak kargatzen...
16 emaitza
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan bertan.
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
EITBko hainbat profesionalek gabon kanta ezagunak abestuko dituzte Euskadiko Orkestrarekin batera. Fernando Velázquez konpositoreak moldatu ditu obra horiek, eta Juanjo Ocón zuzendariaren esanetara interpretatu dituzte, Leioa Kantika Koralak eta Errenteriako Landarbaso Abesbatzako kideek lagunduta.
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Gaztea Kabian proiektuak hiru artista elkartu ditu abesti baten sortze, konposatze eta interpretatze prozesua gauzatzeko. Gonbidatuak: Lide Hernando eta Iñigo Etxarri (Bele taldea) eta Sofía Gabanna. Sortutako kantuaren izena: Banoa.
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? Eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.