Emaitzak kargatzen...
12 emaitza
Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira 'zoritxarra eta zorte ona', eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahatsondoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendekua hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.
Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek New Yorken egindako olerki eta musika bira du oinarri dokumentalak.
Loiolako jesuiten apaiztegitik alde egin ondoren, Robertok, bere herriko parrokoaren bitartez, Etxebarriako kondearen ilobak ziren bi haur umezurtzen irakasle gisa lan egiten du.
Hogeita hamar bat urte eta seme bat dituen emakume bat hainbat urte ezkonduta egon ondoren senarrak zergatik utzi ote zuen gogoeta egiten ari da.
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nerearen bizitzako desoreka handitu egingo da bere ama, Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuten eta bere ingurukoek alde batera utzi zuten. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera joan zaio. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena.
Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, Juan Martin, urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatuko da benetako euskara ikastera.
Josean Sagastizabalek izen berarekin argitaratutako eleberrian oinarrituta dagoen telesaila. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, Juan Martin hainbat urtetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatuko da, benetako euskara ikasteko asmoarekin.
Hirurogeita hamarreko hamarkada hasierako udako goizeko zortziak dira. Jon, ETAko militantea, etsi-etsian dabil korrika Donostiako Alde Zaharreko kaleetan, polizia atzetik duela. Aldi berean, bere bizitzaren historian zehar dabil, bere esperientziaren zorigaiztoko amaierara iritsi arte.
Sheridan Winnen "Sprite Sisters" liburu-sortan oinarritua, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoei buruzkoa.
"Las voces del Silencio” Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da, izen bereko liburuan oinarrituta. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburua du. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa... maiz azaltzen dira heldutasunerako bidean dauden nerabe eta gazteen artean. Une zail horretan bizi dituzten oztopoei aurre egiteko tresnak eskura jarri nahi dira.
"Las voces del Silencio” Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da, izen bereko liburuan oinarrituta. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburua du. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa... maiz azaltzen dira heldutasunerako bidean dauden nerabe eta gazteen artean. Une zail horretan bizi dituzten oztopoei aurre egiteko tresnak eskura jarri nahi dira.