Emaitzak kargatzen...
6 emaitza
Ohitura zaharrei dagokienez, Altsasuko inauteriak, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX. mende hasieran egin izan zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta “Gure etxea” elkarteko atarian Patxi Goikoetxea gazte bati egindako aipamen batek piztu zuen sugarra.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Hartza, Mari Trapu, momotxorroak, joaldunak, damak, ikazkina… Horiek dira herri inauterietako pertsonaietako batzuk. Baina, nortzuk dira? Zer adierazten dute? Belaunaldiz belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira, mitologiako beste izakien gisan. Historian zehar, gure arbasoek naturan gertatzen diren fenomenoak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta istorio horiek ahoz aho heldu dira guganaino eta lan honek ere ondare kultural hori transmititzen jarraitzeko helburua dauka.

Kalaxkaren lehen saioa iritsi da, saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek. Saio honetan ez dugu denborarik galtzen.