Emaitzak kargatzen...
271 emaitza
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar. Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Superbilau misteriotsu batek apar arrosa toxiko batez estali du oihana. Ura ukitzean lehertu egiten da aparra. Taldeari erreskatea deitu diote.
'Lagunekin' ikuskizunak taldearen 16 urteko ibilbidea ospatuko du, eta artista berezien laguntza izango du. Tenampak Patxi eta David eta Mikel seme-alabek osatutako familia hirukotea da.
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.
Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da
Chesterren lagunik onena, Mapplethorpe, bat-batean hil da bertan behera utzita zegoen jolas-parke batean. Baina orain Chesterrek aurkitu du bere laguna beste ume batzuekin bizi dela parke horretan, eta adiskidetasun arazoak konpontzen saiatuko dira gaztetxo diren aldi zail horretan.
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.
Bere aitaren autoa berreskuratzeko asmoz, Waynek, 16 urteko bihotz oneko gazte batek, Bostonetik Floridara bidaiatuko du motorrean bere lagun Delekin.
1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.
Nortzuk dira egungo euskal kirolarien idoloak, zer ispilutan islatzen dira eta zergatik. Zer arrazoi izan dute kirolari erreferente horietan oinarritzeko beren eguneroko lana eta izerdia? Elkarrizketa bitartez euren azalpenak eman dizkigute arlo ezberdinetako kirolariek.
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.
Euskal kantutegi tradizionalean ezinbestekoak diren abestien errepertorioa eskaini digute Urepeleko taula gainean aritu diren artista handiek: Bankako Menditarrak, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga, Guy Saldubehere, Mikel Erramouspe, Miren Tristant, Amaia Hirigarai eta Antton Arraspin.
Hobeto bizitzeko lagungarri izan daitezkeen testigantzak, proiektuak eta gogoetak eskaintzea du helburu Maialen Oterminek gidatutako saioak.
Gabon garaia heldu da eta Timmy eta lagunak irrikaz daude. Eguberri egunaren bezpera denez, Timmy eta lagunak pozez eta lanez gainezka daude apaingarriak eta Gabonetako zuhaitza ipintzen.
Arratsalde batean Doraemon, Nobita eta euren lagunak espazioan girotutako bideojoko batekin jolasean ari dira. Halako batean, Doraemon eta Nobita euren lagunak desagertu direla konturatu dira, bideojokoan sartu baitira.
Blinky Billek 11 urte ditu eta Greenpatcheko zaindari bihurtu da. Gehiegizko konfiantzarekin eta bihurrikerietarako dohain batekin, Blinkyk bihotzeko lagun bat du, Jacko sugandila. Elkarrekin erronka eta mehatxu guztiei egingo diete aurre, barne-frontea babestu eta Greenpatcheko herritarrei laguntzeko.
Donostiara ikastera edo lanera etorri diren hamar gazteren gorabeherak dakartza telesaila honek.
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.
Carly bere aitaren bila dabil. Aldamenean laguntzen izango ditu Bobby, teknologia zale porrokatua, eta Morgan, otso bihurtu den mutikoa.