Emaitzak kargatzen...
5 emaitza
Kultur aniztasuna ardatz duen errepotaje saioa, migrazioa, integrazioa edo bizikidetza kasuak biltzen dituena.
Zibilizazio modernoaren hedapenak planetan geratzen diren azken paradisuak suntsitzeko mehatxua egiten duen bitartean, Lurreko paraje zabaletan, hamabi gizakik natura basatiarekin elkarbizitzarako aspaldiko itun bat gordetzea lortu dute. Tradizio paregabeak dira, gizakien eta animalien arteko harreman harmoniatsuetan oinarrituak, eta guztiek lortzen dituzte elkarrekiko onurak: espezieak zaintzea, haien kulturak jarraitzea, ekosistemak babestea eta baliabide ekonomikoak modu jasangarrian kudeatzea. Planeta osoan zehar bidaiatuko dugu, naturarekiko sinbiosi paregabe hori zaintzen ikasi dutenen testigantzen bila, gizakiaren eta Ama Lurraren arteko errespetuzko eta maitasunezko katean oinarritutako esperientziak, basatiak bezain hauskorrak direnak, bertatik bertara bizitzeko.
1968an, Arantzazuko santutegian Euskara Batuaren Oinarriak ezarri ziren, euskalki ezberdineko hiztunak elkarren artean hurbiltzeko xedearekin. Gaur, 50 urte geroago, Euskara Batuak inoiz baino bateratzaileago izaten jarraitzen du.
"Munduenea", Munduko Ipuinen Etxean, hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotakoak. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ipuinak euskaraz eskaintzen dizkizugu Labayru Fundazioari esker. Nola nahi, guzti hauek dira bildumak oinarrian jasotzen dituen hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.