Emaitzak kargatzen...
37 emaitza
Dokumental honen izena Hertzainak talde ezagun eta arrakastatsuaren kanta baten izenburutik hartu da. Dokumentalean, talde horren eta beste rock talde eta abeslari batzuen lanak aipatzen dira, 1975etik 1990era bitartean rock musika egin zuten musikariei egindako elkarrizketen bidez. Guztira 23 elkarrizketa egin zaizkie Barricada, Hertzainak, Itoiz eta Zarama bezalako taldeei. Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak aurkezten dira, izan ere, rockak izandako boom handia Euskal Herriko hainbat mugimendurekin lotuta egon zen: gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, etab. Dokumentalean diktaduratik irten berria zen gazteriaren erretratua egiten da.
16 urteko Rae neska gizenak gazte normal bat izan nahi du. Lau hilabete psikiatrikoan igaro ondoren, benetako mundura egokitu ezinik dabil. Raek terapia-saioekin jarraitu behar du, baina bere terapeuta berria, Kester, orain artekoak ez bezalakoa da: lasai husten du bere barrena Raeren aurrean.
Elhuyarren zientzia eta ingurumen edukiak Guillermo Roaren ahotsean.
Radiantes osasun- eta edertasun-espazio bat da, eta larruazalaren zaintzaz, ariketa fisikoaz eta nutrizioaz, osasun mentalaz, ile-zaintzaz eta abarrez hitz egiten dugu. Ikusten gaituena eta distiratsu sentiarazten gaituena.
"Erreserban" izenburupean bideo-podcast-a kaleratuko dugu EL CONQUIS saiotik. 15-20 minutuko iraupena izango duen bideo-podcast honetan, saiotik pasa diren partaideak izango dira protagonistak. Astero kanporatua izan den partaideari elkarrizketa egingo zaio kotxe baten barruan eta horretarako, bere herrira hurbilduko gara kotxearekin. Edukiaren aldetik, elkarrizketaz gain, "El Conquis" jokua egingo dugu non gonbidatuak galderak erantzun beharko ditu. Hortaz gain, karaoke atala ere izango dugu.
Lotara joatea errazteko ipuinak dira "Lo potolo". Gurasoek haurrekin batera gozatzeko poema, jolas eta egitura erritmikoak, egunez ere baliagarriak. Ahots ezagunek irakurritako audioliburua.
Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria osatuko duten istorioak uztartzeko. Audio edizioa, Leire Karrerak.
Ez dago plan hoberik igande arratsaldeetarako: kafe bat, zer kontatua duen gonbidatu bat eta solasalditxo bat. Dena prest dauka Iñigo Lejarzak.
Irtenbide lokalak, arazo globalei aurre egiteko. Esperantza pizten duten proiektuak, testigantzak eta istorioak topatuko dituzu hemen. Nagore Telleriaren erreportaje saila.
Mendiolako auzo eskola sortu zenetik 100 urte bete direnean, bertan ibili ziren ikasle eta irakasleek euren bizipenak kontatu dituzte. Eskola 1987an itxi zen, baina auzo bizitzan leku garrantzitsua da oraindik. Etorkizunean ere hala izatea nahi dute auzotarrek.
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
Nortzuk dira egungo euskal kirolarien idoloak, zer ispilutan islatzen dira eta zergatik. Zer arrazoi izan dute kirolari erreferente horietan oinarritzeko beren eguneroko lana eta izerdia? Elkarrizketa bitartez euren azalpenak eman dizkigute arlo ezberdinetako kirolariek.
Nara bere gelatik ezertarako irteten ez dena youtuber gazte bat da. Bere borondatez isolatuta bizi da, Interneten duen konfinamendua kontatuz, mundu mailako pandemia batek mundu guztia etxean gelditzera behartzen duen arte.
Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.
Zure abizena nondik datorren jakin nahi? Entzun Mikel Gorrotxategiren azalpenak. Euskal abizenen jatorria aurkitzeko hizkuntza eta historia nahasten dituen bidaia.
Urteetan isilik egon ondoren, euskal punkaren talderik enblematikoena agertokietara bueltatuko da. Agur egin aurretik, La Polla Records taldeak Iberiar penintsula eta Latinoamerikako agertokiei agur esateko azken bira egingo du. Bidaia horretan, Evaristo abeslari ikonikoak taldearen 40 urteko ibilbidea kontatu digu, nerabe koadrila batek Aguraineko (Araba) taberna batean sortutako talde baten historia, hain justu ere. Denbora eta belaunaldi baterako ibilbide liluragarria.
Asturiasko frontean hildako Euzko Gudarosteen kapilauen buruzagiaren hiletari buruzko erreportajea. Ekitaldi erlijioso ikusgarria Euskal Langileen Elkartasunaren Konfederazio Nazionalaren egoitzatik, ELA sindikatutik, abiatzen da, eta Bilboko Kale Nagusitik eta Isabel II.aren zubitik igarotzen da, Areatzan amaitzeko. Ekitaldia 1937ko martxoan izan zen.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Politika, futbola eta rock’n rolla. Socrates, Casagrande eta Vladimir futbolean mugimendu historiko baten buru dira, eta demokrazia hartzen dute 80ko hamarkadaren hasierako erregimen militarraren aurkako protesta modu gisa. Zaletasuna alde dutela, Directas Ya! borrokaren sinbolo bihurtzen dira eta garaiko mobilizazio sozial eta musikalarekin nahasten dira. Rita Leek kontatua.
Apustulari baten heriotza da “Hamaseigarrenean aidanez” eleberriaren gertaera nagusia, pertsonaia eta ikuspuntu desberdinetatik kontatua; baserri giroko trajedia bat. “Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko”, Martzelina alargunaren bihozkada hori nagusitzen da hasieratik. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, emakume baten bakardade eta sufrimenduaren ikuspegi sakona biltzen du.