Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Korrikak berezko soinu-banda du edizioz edizio. Euskararen aldeko Korrikak historian zehar izan dituen erritmo biziko doinu itsaskorrak eskaintzen dizkizu GUAUk.
Korrika 17ren baitan, AEK-k Euskaltzaindiari dokumental formatuan egin dion omenaldia.
Korrika herriz herri nola bizi den erakusten duen tartea. Ibilbideko geldialdi, giro eta parte-hartzaileekin batera, herri bakoitzak ekimenari ematen dion kolorea ezagutzeko aukera.
Korrika airetik ikusita: ibilbidearen ikuspegi zabala, paisaiak eta herriak beste begirada batetik. Euskal Herria goitik behera zeharkatzen duen ekimenaren dimentsioa ulertzeko leihoa.
Kanpotik etorri eta euskara ikasi edota hizkuntza galdu eta berreskura dutenei omenaldia egin diete dokumental honetan AEKk eta Korrikak.
Hainbat euskaldunberrik, tartean Juan Jose Ibarretxek, Fermin Muguruzak edo Jose Mari Amorrortuk, sei galderari erantzungo diote erreportaje honetan: Noiz hasi ziren euskara ikasten?, Zergatik?, Zer erabilera ematen diote euskarari egunerokoan?, Zeintzuk dira zailtasunak eta erraztasunak?, Zer eman die euskarak? eta Nola ikusten dute etorkizuna?.
Bi urtetik behin euskararen alde ospatzen den lasterketaren historia biltzen duen dokumentala.
Ana Sarria, Badako kazetaria, Maider Bedaxagar - Jean Jacques Agueregarai, Solange Chimix, 85eko Korrikan atera ziren - Erik Etxart, Seaska, Aitz Capot, AEKren Mauleko gau eskola - Sergio Monedero, Meatzaldetik etorri dira Atharratzera. Gonbidatu horiek guztiek lagundu digute 24. Korrikaren hasiera zuzenean kontatzen.