Emaitzak kargatzen...
232 emaitza
"Geldiezinak" erreferentziazko emakume kirolariak hobeto ezagutzera emateko podcasta da.
Kirolari ezagunek egun egiten duten kirolean eman zituzten lehen urratsak eta horren zergatiak azaltzen dizkigute aurrez aurreko elkarrizketa lasaian.
Gure bizimodu tradizionalari lotuta sortu ziren herri-kirolak euskal kulturan sustraituta daude eta belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira. Baina azken hamarkadetan herri-kirolei buruzko ikuspegia goitik behera aldatu da. Ikus-entzunezko honen helburua herri-kirolak egiten dituzten emakumeak ezagutaraztea eta balioestea da. Hainbat modalitatetako kirolarien testigantzen bidez (harri-jasotzea, enborrak moztea, sokatira, txingak, sega...), kirol honek emakumeen eremuan izan duen bilakaera, gainditu beharreko zailtasunak eta etorkizuneko erronkak erakusten dira.
ZUZENEAN emititua. “20 urte ZURE ESKUTIK” ekimena. En Tol Sarmiento taldeak jai-giroko egun bat antolatu du adin guztientzako ekintzekin (txupinazoa, herri kirolak, erromeriak…), eta eguna amaitzeko, bira arrakastatsuaren agur-kontzertua eskaini du, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Albisteak, elkarrizketak eta gure kirolaren inguruan jakin beharreko guztiak, adituen iritziak barne, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar eta Xabier Muruaren gidaritzapean.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak.
Futbol partiden zuzeneko kontakizuna, Euskadi Irratian. Gure kazetarien ezagutza eta adituen iritzia. Kirola eta entretenimendua, zuzenean.
Herri kirolei bultzada eman asmoz duela hiru urte abian jarritako lehiaketa berritzailearen hirugarren edizioa. Momentuko kirolari onenek hartuko dute parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok, launa taldetan banatuta.
Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea bere errekor berria lortu nahian dabil, 300 kiloko harria altxatzea du helburu. Horixe da dokumentalaren abiapuntua 1987an, bere aita, Iñaki Perurena entzutetsua, izan zen lehena 300 kg-ko harria altxatzen. Aita eta semearen arteko harremana oinarri hartuta, Inaxio Perurena semeak 263 kg harria altxatzen huts egin zutenetik 300 kg-koari aurre egiten dion arteko prozesua erakutsi nahi du historiak.
Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria osatuko duten istorioak uztartzeko. Audio edizioa, Leire Karrerak.
Saskibaloiko Final four Europako kirol egutegian espero den ekitaldi zirraragarrienetako bat da. Urtero, kontinenteko lau saskibaloi talde onenek Euroligako txapeldun titulua lortzeko borroka bizia dute. Txapelketa honek, jokalari eta entrenatzaile onenak biltzeaz gain, pasioz eta lehiaz beteriko giro bizia ere sortzen du. Ikusgarriak eta ekintzaz beteak izango direla agintzen duten partidekin, Final fourren kondairak sortzen dira eta une ahaztezinak bizitzen dira.