EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Kimuak"

45 emaitza

Hotzanak, for your own safety

Hotzanak, for your own safety

Esan nion zinemagilea nintzela, eta ezer ez da aldatu. Bazterretan barrena doa arima erratua, inoiz seguru, inoiz bere buruaz etsita. Gorputza, ordea, gorputza bada: eta da eta da eta da eta ez dauka non.

5 minutu
Euskara
Animazioa
Bajo la almohada

Bajo la almohada

GIBa duten haur talde gaixo batek euren egunerokotasunari buruz hitz egin digu marrazketa tailer batean egin zituzten irudien bitartez.

8 minutu
Euskara
Animazioa
Ámár

Ámár

Ines ekialdeko herrialde batera joan da Ámár laguna bisitatzera. Elkarrekin egin zuten bidaia bateko oroitzapenak berreskuratzen lagun diezaion nahi du; izan ere, bere koadernoetan gordetzen dituen bidaiako marrazki eta oharrak baino ez dira geratzen.

8 minutu
Euskara
Animazioa
Deadly draw

Deadly draw

Carolinek kalea zelatatzen du leihotik. Atean giltzak entzutean ikaratu egiten da. Senarra da, Nathan. Haren eskuetara iritsi da hil berri den neska baten loteria txartel saritua. Saria kobratzea etikoa ote den eztabaidatzen hasten dira eta Nathan konbentzitzen saiatzen da…

11 minutu
Euskara
Laburmetraia
Hezurbeltzak, una fosa común

Hezurbeltzak, una fosa común

"Hezurbeltzak" inongo hiztegitan agertzen ez den euskarazko hitza da. Existitzen ez den hitza, sozialki ikusezinak diren jende-taldeak mespretxuz izendatzeko. Bere hitzez hitzeko itzulpena «huesos negros» da.

5 minutu
Euskara
Animazioa
Lursaguak

Lursaguak

Hélène Cixousek zioen moduan, inoiz ezagutu ez den espezieko milioika lursagu, milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari diren garai horretantxe bizi gara.

12 minutu
Euskara
Animazioa
Zarautzen erosi zuen

Zarautzen erosi zuen

Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean ez dago prest beste behin etsipenean erortzeko.

16 minutu
Euskara
Drama
Haragia

Haragia

Askotan, desagertutakoak hildakotzat jotzen dira. Maite izan dituztenek, ordea, haien gorpuak ikusi behar dituzte agur esan ahal izateko.

12 minutu
Euskara
Dokumentala
Asämara

Asämara

“Lan egitera bidaliak”, “bizirik irautera egotziak”. Hau da gaur egungo Afrikan milioika umeek bizi duten errealitate gordina.

10 minutu
Euskara
Dokumentala
La mujer ilustrada

La mujer ilustrada

Ahmedabaden, Isabelek animazio tailer bat ematen dio tatuaje-artista talde bati, Mehndi-a. Ametsei buruzko elkarrizketak egingo dizkie: Ramiak hegan egin nahi du, Saadiyak emakumezkoen parlamentu batekin egiten du amets, Shubhashreek Suitzara bidaiatu nahi du, eta Samirak independentzia aldarrikatuko du raparen bidez.

8 minutu
Euskara
Animazioa
La gallina ciega

La gallina ciega

Gizon batek bere itsu-txakurra galdu du. Bakarrik eta ilunpean hiri handi batean, bere benetako indarra bere ahultasuna aitortzean datzala ohartu da.

7 minutu
Euskara
Animazioa
Prioridades

Prioridades

Ane eta Andrea larrua jotzen ari dira, eta egarri dira. Beren logelatik kanpo bizitzak aurrera darrai, baina haiek segi egin nahi dute, ez dute gelditu nahi orain azkenean elkarrekin daudenean. Elkar musukatu eta larrua jotzen dute beren indar guztiak agortu arte ia, kanpotik laguntza etortzen zaien arte salbatzera.

17 minutu
Euskara
Laburmetraia
Beti bezperako koplak

Beti bezperako koplak

Santa Ageda bezperako ospakizuna baliatuta, jendea, bertsolariekin batera, etxez etxe ibiltzen da jai giroan makilen erritmoan bertsoak kantatzen. Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, gure gizartean horren txertatuta dagoen eta gainditu ezin dugun indarkeria matxistaren hainbat adierazpen salatzen dira.

6 minutu
Euskara
Animazioa
Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)

Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)

Ingurumen krisia dela eta kolapsoan dagoen komunitate txikiko biztanleria ahal bezala moldatzen da bizitza berrira. Pribilegiatuak Carpe Diem pentsakizunari lotuta, bizirauteari eutsi nahian besteak. Zer da etorriko dena? Besterik ezean, zerbaitek salbatuko gaitu?

12 minutu
Euskara
Animazioa
Areka

Areka

Euxebiren aita bera jaio baino lehen hil zen fusilatuta. Laurogei urte geroago, hobia aurkitu dute. Hogei bat artista gazteren sormen elkarlanaren fruitua da Areka.

7 minutu
Euskara
Animazioa
Contadores

Contadores

1978an, metalaren hitzarmen berri bat negoziatzen ari direla, militante libertario talde batek jarrera erradikala defendatzen du fabrikako kideen aurrean, langile mugimenduaren banaketa etsipenez bizi duten bitartean.

19 minutu
Euskara
Laburmetraia
Berriztagarria

Berriztagarria

Harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek elkar topatu dute berriz energia berriztagarrien inguruko kongresu batean. Taniak asko dauka Joseani esateko.

13 minutu
Euskara
Drama
Hemen bizi da maitasuna

Hemen bizi da maitasuna

Marixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora dituela, egoera lehertzen zaio. Familiatik kanpora bilatzen du babesa, laguna duen Leirek lagunduko du horretan. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik joateko hautua egiten du.

14 minutu
Euskara
Laburmetraia
Ximinoa

Ximinoa

Junek bere lehen udako lana aurkitu du: Constance zaindu behar du, sentibera den eta maitasunaren beharrean dagoen neska bat. Azkenean bere konfiantza bereganatzea lortzen duenean, Juneri urte osoan bere haurtzaina izateko itxaropena pizten zaio. Junek, neskaren zale egin ahala, klase-harremanen indarkeria eta bere nortasunaren ukazioa ezagutzen ditu.

25 minutu
Euskara
Drama
Mateoren ama

Mateoren ama

Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; seme-alabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.

15 minutu
Euskara
Drama
Munstroak ez dira existitzen

Munstroak ez dira existitzen

Nai Phnom Penh-en (Kanbodia) bizi den mutiko bat da. Azkenaldian amesgaiztoak izaten ari da "Yeak" delakoarekin, gaizki portatzen diren haurrak jaten dituen "khmer" tradizioko munstroarekin. Michaelek, eskolan duen ingeles-irakasleak, munstroak ez direla existitzen esaten dio, haurren ipuinak direla. Baina egia oso desberdina da.

9 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa