Emaitzak kargatzen...
3 emaitza
Abentura honetan Marron alpinista ezagunak eta Mattinek Baltoro glaziarra zeharkatuko dute oinez eta parapentearekin hegan Askoletik hasi eta Husheraino, Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egingo dituzte, Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz besteak beste.
Zaila da Karakorum neguan izan ohi den bezain leku desolagarri eta arrotzik aurkitzea. Laila Peak eskalatzen saiatuko dira bi alpinista belaunaldi, 6000 metrotik gora dituen orratz ikusgarria. Hainbat astez elkarrekin lan egingo dute ekaitz eta haizete beldurgarriei aurre eginez, zeropetik 30 graduko tenperaturekin. Mendiekiko maitasunaz eta pasioaz hausnarketa egiteko gonbitea da film hau.
Gasherbrum 4 da, ziurrenik, Karakorumeko mendirik eder eta harmonikoena, K2ko mendi-puskari itzala egiteko gai den bakarra. Zutik dirauen erronka da; Bonattik eta Maurik lehen eskalada egin zutenean bezain garbi. Bonattik igo eta 50 urtera, bost laguneko talde batek, Alberto Iñurrateguik, José Carlos Tamayok, Mikel Zabalzak, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek, irisgarritasunik ezaren irudia bera irudikatzen duen koloso honi garbi-garbi ekitea erabaki zuten. Bide luze baten amaiera da. Mendiko adiskidetasun istorio bat da.