Emaitzak kargatzen...
6 emaitza
Senide, lagun eta musikarien testigantzak oinarri hartuta, Imanol Larzabal musikariaren bizitza eta ibilbidea errepasatzen dituen dokumentala.
Mikel Laboa hil zenetik 10 urte bete direnean, gaur egun musikari handiaren unibertsoak bizirik jarraitzen duela erakutsiko du dokumentalak.
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.
Bernardo Atxaga, Antton Valverde, Arantxa Lete eta Lourdes Otaegiren laguntzarekin, Xabierren udaberria, uda, udazkena eta negua errepasatuko ditugu ikusleari sortzailearen mundu artistikoa zein intimoa ezagutzeko aukera emanez.
Lova Lois Lola Guerricachebarria (Astrabudua, 1999) bizkaitarraren alter egoa da, musika, argazkilaritza eta literatura bezalako esparru ezberdinak tartekatzeko edo konbinatzeko gai den diziplina anitzeko artista. Bere burua 'poeta, rap-jotzaile eta kantautore' gisa aurkezten du. Ordena honetan. Oso gaztetatik, bere bizipenak eta ikaskuntzak poema edo bertso solte bihurtu ditu, ahalik eta pertsona gehienengana iristeko ahaleginean abesti bihurtu zirenak. Giza eskubideak, justizia soziala edo osasun mentala ohiko gaiak dira bere konposizioetan.
Imanol Larzabalen omenezko dokumentala. Senideek, lagunek eta musikariek pertsona ohoratu eta artista aldarrikatu dute testigantza eta musika emanaldien bidez. Profesiotik jaiotako lagunak (Amaia Zubiria, esaterako), gaztaroko borrokan zailduak (hala nola, Joseba Sarrionandia) edo erbestean sortutako kideak (Paco Ibañez, kasu) dira, besteak beste, haur handi, gizon on edo kantautore onaren prototipo gisa definitu zuten pertsonaren historia kontatzen diguten testigantzak. Historio kontatua eta kantatua, Imanolen abestiekin janzten dena Olatz Salvador edo Mikel Urdangarin bezalako artisten ahotsean, edo fakirraren beraren ahotsaren bidez. Artista nomadaren bizitzaren errepasoa, arrakastaz gozatu zuena eta beti maite izan zuen lurretik erbesteratua izan zena. Inoiz itzali ez zen ahotsaren azken kontzertua.